Aurreko gabonak oso bestelakoak izan dira guztientzako, baina batez ere txikienentzat. Baina zorionez, egoera zail bati irtenbidea jarri dioten pertsonak egon dira. Horren eredu garbia, Etxebarriko 50 gazteren konpromisoa izan da. Zentzu honetan, 50 gazte etxebarritar erregeen iratxoak bihurtu ziren txikienen artean ilusioa banatzeko. Horrela, boluntario gazte talde batek Etxebarriko kale bakoitza zeharkatu zuen Ekialdeko Maiestateei gau magiko batean laguntzeko, bederatzik urtetik beherako haur etxebarritar guztien etxetara hurbilduz, opariak bana-tzeko.

Txikienek ez zuten espero egun horretan horrelako sorpresa bat edukitzea, laguntzaile iratxoen talde bat, beren galarik onenak soinean zituztela, etxeko atean azalduko zitzaiela opari txiki bat emateko. “Etxebarriko haurrak Gabonetako oparirik gabe gera ez zitezen antolaketa-prozesu luze eta aurrekoaren ondoren, iratxoek txikienekin hitz egiteko aukera izan zuten”.

Trukean, “ehunka irribarre eta esker on handia jaso zuten familiengandik”, aipatu dute antolakuntzatik. Etxebarriko Udaletxetik “eskerrak eman nahi dizkiegu Talka eta Mugarri gazteguneei, San Antonioko Jai Batzordeari eta boluntario guztiei (iratxoak, errege poston-tziak sortzea, gidariak…), izan ere, euren laguntzari esker, aurten Etxebarriko Gabonak inoiz baino bereziagoak izan dira”.