GALDAKAO. Gaur, azaroak 26, osteguna, Galdakaoko Udalak ohiko osoko bilkura ospatu egin du. Bertan, besteak beste, lorezaintzako onartu egin da, eta baita ere garbiketarako zerbitzuan moldaketa bat egitea eta musika eskolako zein euskaltegiko langileei soldata igotzea. Koronabirusaren pandemiak eragindako egoera dela eta, bilera telematikoki egin da, segurtasun-neurri guztiak bete ahal izateko.
Telematikoki egin den osoko bilkuran onartu da lorezaintzarako kontratua. Baita ere garbiketarako zerbitzuan moldaketa bat egitea eta musika eskolako zein euskaltegiko langileei soldata igotzea. Aho batez hartu dira erabaki guztiak.
Honakoak dira Galdakaoko Udalak azaroko osoko bilkuran zinegotzi guztien babesarekin hartu dituen erabakiak:
Bestetik, galdera eta eskaeren txandan, EH Bilduko Nerea Orozko zinegotziak Mendebaldeko Saharako su-etenaren amaieraren aurrean Saharako herriarekiko babesa adierazteko Saharar Ordezkaritzak proposatu duen manifestua irakurri du saioaren amaieran, EAJ, EH Bildu, Auzoak, Usansolo Herria eta Podemosen babesarekin.
Galdera eta eskaeren tarte berean, EAJko ordezkari Ainhoa Agirregoikoa eta Koldo Goioagak zerbitzuen munizipalizazioaren inguruan eta Kurtzeko plazako aparkalekuaren inguruan galdetu dute, eta atxiki gabeko Miguel Angel Martinek lanzaderaren inguruko informazioa idatziz eskatzeko eta bulego bat eskatzeko erabili du txanda.
Lo último |