Kaishop, zer behar duzu? kanpaina martxan jarri dute Basaurin eta Etxebarrin. Kanpaina beste herri eta eskualde batzuetan ere zabaldu da; Getxo, Muskiz, Erandio, Mungia, Txorierri eta Gernika-Lumo. Kanpaina honek, herrietako merkataritza eta euskara batzen ditu. Azaroaren 20an bukatuko den kanpaina honen bidez, bi gai nagusitan jarri nahi da arreta.

Alde batetik, “tokian tokiko merkataritzak ematen digun tratu pertsonal eta gertukoa, urrutiko erosketetan sentitu dezakegun tratu inpertsonalarekin alderatuz”. Bestalde, “euskarak tokian tokiko merkataritzan duen garrantzia. Euskara guztiona da, jantzia, osoa, aberatsa, gertukoa… kalitatezkoa. Beste hizkuntzetan erostean batzuetan deseroso edo arrotz sentitu gaitezke”.