Etxebarriko Udalak euskararen normalizazioari eta erabilerari buruzko udal ordenan-tza berria onartzeko prozesuari ekin dio. Horretarako, “normalizazioari eta erabileraren garapenari buruzko udal ordenantza osa-tzeko” prozesu parte hartzailea martxan jartzea erabaki du Udalak, azaldu duten bezala. Ordenantza berritzeko prozesua hasi dute, eta horren baitan egun bigarren fasean gaude.

Bertan, Udalak ordenantzaren proposamena argitaratu du, “herritarrek horren berri izan dezaten eta dagozkion alegazioak eta iradokizunak egin ditzaten”. Hortaz gain, Udalaren izenean prozesuaren gidari den Euskara Zerbitzuak “ekarpenak egiteko eta eztabaida-tzeko prest dauden herritarrekin on line bidez batzar bat egiteko prest dagoenez, berauek bertara gonbidatzen ditu”.

Horregatik guztiagatik, udal zerbitzu honek etxebarritarrei parte hartzeko gonbitea luzatzen die, “guztion artean euskararen normalizazioan lagunduko duen ordenantza bat egin dezagun”. Batzarra azaroaren 3an, asteartea, izango da arratsaldeko 19.00etatik aurrera. Bertan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute Euskara Zerbitzuan, 944267005 telefonora deituz edo euskarazerbitzua@etxebarri.eus posta elektronikora idatziz.

Prozesu guzti honen helburu nagusia, euskararen ordenantza gaur egungo garaira egokitzea da, “euskarak bere normalizazioari dagokionez, Etxebarrin bizi dituen beharrak kontuan hartuta”. Udalaren aurrean herritarrek euskara eta gaztelania “ofizialki erabiltzea bermatu nahi da, inolako diskriminaziorik gabe”.