Sagarrak Ekologista Taldeak mugikortasun iraunkorra sustatzen jarraitzen du Basaurin. Hiri eta herrien etorkizunerako hain garrantzitsua den gai honetan, elkarteak gaur egun daukagun mugikortasun eredu edo ohiturak nabarmen aldatzeko ideiarekin. Horretarako, hainbat jarduera antolatu ditu gai honen inguruan, hilabete honetan egingo direnak. Jarduerak Europako Mugikortasun Astearekin batera egingo dira, eta ostiral honetal hasiko dira Basaurin.

Lehenengoa, Park(ing) Day 2020.Irauli Basauri! Berriro kalera! Izango da. Dioten bezala, “aparkalekuak aisialdirako gune bihurtzen dituzte herritarrek, elkarteek eta erakundeek, nazioarteko ekimen honetan”. Mugimendu globala bilakatu da: “modu independentean aritzen dira erakundeak eta norbanakoak, baina mugikortasun iraunkorraren aldeko filosofia berari jarraitzen diote denek”. Horrela, espazio publiko iragankor molde berriak sortzen dira.

Helburua argi dago; ekimen honen bitartez hiritarrek aukera izaten dute “kaleak erabiltzeko moduak birpentsatzeko, hiri-azpiegiturei buruzko eztabaida susta-tzeko, eta espazio publikoa berreskuratzeko beharrari buruzko alarma jotzeko”. Irailaren 20an Janeren paseoa. Basozelai kaleak saretzen antolatu dute. Aurten proposatzen dutena Basozelaitik paseoa egite da, “elkarrekin eta auzotarrek zein auzo-elkarteek lagunduta. Ibilalditxo horien xedea da agerian uztea gaur egungo edozein hiri handitan ageri diren kontuak, politikaren isla direnak, hain zuzen ere”.

Horrela, “oinez goazela sortuko diren kontuekin tartekatuko ditugu zenbait gogoeta: ondareari, etxebizitzari eta gentrifikazioari buruz; arriskutsuak izan arren, bertatik paseatzera joan behar dugun tokiei buruz”, diote. Jarduera honen bidez, “kalea berreskuratzea da helburua, goza dezagun paseoekin. Bihur dezagun plaza topagune, eta kalea segurua heldu zein umeentzat”.

José Fran Cid (A21eko toki- eta hiri-mugikortasun jasangarriaren alorreko proiektuetan espezializatutako teknikaria), José Manuel Mates Luque (arkeologoa eta Paseos por la historia de Basauri liburuaren idazlea, El Maño Auzo Elkartea eta auzotarrak egongo dira parte har-tzen. 22an eta 29an, Basauri, oinezkoen esku-hartzeko lantegia antolatu dute Basozelai gizarte etxean. Bi egunetan, oinez ibiltzeak Basauriko eguneroko mugikortasunean duen potentziala islatzen duen mapa bat sortzea izango da helburua. “Garraiobide osasungarria, jasangarria eta segurua; lagunekin geratzea, ikastera edo lanera joatea, erosketak egitea edo behar duten pertsonak zaintzea eguneroko zereginak dira eta horiek garraiobide seguru eta jasangarri bat erabiliz egiteko aukera izan beharko genuke”.

Bi saio desberdinetan antolatutako tailer honetan Basauriko mugikortasunaren inguruan hausnarketa sakona egiteko aukera izango da eta, gainera, “hausnarketa kolektibo bat eraikiko dugu, oinez ibiltzeak gure hirian dituen aukeren inguruan. Horretarako, mapa kolaboratzaile bat egingo dugu tailerretan parte hartzen duten pertsonen esperientzietatik abiatuta”. Horren ostean, Oinez ibiltzen diren Hirien Sarearen arduradunekin batera, maparen “behin betiko diseinua koordinatuko dugu”, azaldu dute antolakuntzatik. Izena eman behar da ekologia@sagarrak.org helbidean edo 94 426 37 69 telefonora deituz (irailak 18rarte).

Azkenik, 27an irteera gidatu bat ere egingo dute. Nerbioi ibaiaren ibilbidea Amurriotik Laudioraino ibiltzea ibai ibilaldi lasaia, irisgarria eta laua da. Adin eta egoera fisiko guztietako jendearentzat egokia izango da irteera hau eta bisitak “Aiarako harana pixka bat hobeto ezagutzen lagunduko digu”. Oraingo honetan “ibilbideko bitxikeriak ezagutzera emango dizkigun inguruko gida batekin lagunduko dugu”. 10 kilometroko luzeera izango du eta Laudio herrian amaituko da.

Gainera atseden bat hartzeko aukera egongo da, “Ameztuiko baserriko proiektu agroekologikoa garatzen ari den espazioan, eta bertan ibarrean egindako lana eta ekarpena ezagutu ahal izango dugu”, diote. Behin bisita amaitutakoan, Basaurira trena hartuko da. Izena eman behar da plaza mugatuak daudelako. Zortzi euro ordaindu beharra dago, bi haurren kasuan. 3035 0068 01 0681126228 kontuan oraindu daiteke eta 22an amaituko da epea.