- Uda honetatik aurrera, zenbait hobekuntza-obra egingo ditu Basauriko Udalak herriko ikastetxeetan. Lan hauek 238.000 euroko zenbatekoa izango dute, eta aurreko urteetan egindako inbertsioak ere kontuan hartzekoak dira. Horrela, Udalak eta Eusko Jaurlaritzak, azken bederatzi urteotan, 2,8 milioi euro inguruko inbertsio bateratua egin dute udalerriko ikastetxeak hobetzeko.

Etxegarai Ikastetxean "itoginak dituen teilatu lau zati bat berrituko dute, eta aldatu gabe dauden leihoak aldatuko dituzte (beste guztiak aldatuta daude), eraikina hobeto isolatuta egon dadin eta energetikoki efizienteagoa izan dadin", adierazi dute Udaletik.

Jarduketa horiek 52.937 euroko zenbatekoa izango dute. Bestalde, Basozelai Gaztelu Ikastetxean 48.387 euro inbertituko dituzte, eraikineko teilatuetako "hegalak konpontzeko". Beste alde batetik, "bai Arizko Ikastolan, bai Kareaga Goikoa Ikastetxean, komunak berrituko dira". Lan hori, faseka egiten ari dira, duela urte batzuk alegia. Horrela, "zutikako komunak kendu, eta, horien ordez, hormakoak jarriko dituzte, bakoitza bere sifoiarekin".

Horri esker, hobetu egingo dira azpiegituraren osasun-baldintzak. Gainera, "komunak ziklo bakoitzaren beharrizanetara egokituko dira, ikasleen adinaren arabera; eta, irisgarritasuna hobetzeko, ate zabalagoak egingo dituzte. 136.987 euroko aurrekontu-partida aurreikusi da obra horietarako". Basauriko Udalak lanen %40 ordainduko du, 95.325 euro gutxi gorabehera, eta Eusko Jaurlaritzak %60 (142.988 euro).

Lanek 238.314 euroko inbertsioa eskatuko dute, eta Udalak eta Eusko Jaurlaritzak ordainduko dute zenbateko hori. Basauriko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak 2,8 milioi euro inguruko inbertsio bateratua egin dute udalerriko ikastetxeak hobetzeko, azken bederatzi urteotan. Urtero gertatu ohi den bezala, uda sasoian eskolarik ez dagoela aprobetxatu du Udalak ikastetxeetan hobekuntza lana hauek egiteko.

Hobekuntzak. Komunak berritu, teilatua konpondu edo lehioak aldatu, beste batzuen artean.

2,8

Udalak eta Eusko Jaurlaritzak 2,8 milioi euro inguruko inbertsioa egin dute udalerriko ikastetxeak hobetzeko, azken bederatzi urteotan.