GALDAKAO. Hilero bezala, Galdakaoko Udalak herriko adinekoentzat antolatutako ekintzen egitaraua ezaguarazi du. Ibilaldiak, hitzaldiak, bidaiak eta bisita kulturalak beteko dute martxoko plangintza.

Horrez gain, ohiko informazio eta aholkularitza zerbitzuak ere eskaintzen ditu, aisialdiko eta denbora libreko jarduerei, Imsersoren bidaiei, garraiobideetako deskontuei eta adineko pertsonei zuzendutako bestelako onurei buruz.

Hauek dira martxorako programatutako jarduerak:

Ipuin kontaketa:Haur jolasak - Jostailu ez sexista. Genero-berdintasuna (martxoak 9): Urtero, Galdakaoko Udaleko Adinekoen Dinamizazio Zerbitzuak Emakumearen egunari lotutako jarduera antolatzen du.

Aurtengoan zeregin berezi baten aurrean jarriko gara: jostailu mordoa bi taldetan banatu beharko da. Bizitzaren beraren adibideetan eta esperientzietan, haurtzaroko/bizitzako esperientzietan eta ezagutzen ditugun bizipenetan oinarrituko gara, ondorioztatzeko jolasak ez direla neskentzat-mutilentzat banaketa eginda bereizi behar. Elkarrekin jolasten badugu, dena askoz hobea da denontzat.

Jarduera hau martxoaren 9an egingo da 17:30etik 18:30era Torrezabal Kultur Etxeko haur liburutegian. Euskaraz egingo da eta sarrera librea izango du.

Euskararen etxera bisita (martxoak 24): Euskararen Interpretazio Zentroa Bilbon dago; hain zuzen ere, San Ignazio auzoan dagoen Euskararen Etxean. 2004. urtean sortu zuten, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko elkarlanaren emaitza gisa. Gaur egun Azkue Fundazioak kudeatzen du.

Bertan, euskararen historiari eta egoerari buruzko informazio interesgarri bezain baliagarria aurki daiteke.

Izen emateak (2 inskripzio bakoitzeko) Adinekoen Dinamizazio Zerbitzuko bulegoetan (Pontzi zabala 3, Lehendakari Agirre parkearen ondoan) martxoaren 11tik aurrera, astelehenetik ostiralera 8:00etatik 13:30era eta ostegunetan 16: 00etatik 18:00etara. Bisita hau euskaraz egingo da.

Ibilbidea Amurrio inguruan (Martxoak 26): Amurrio inguruko ibilbidea, Aldai auzotik hasita erlojuaren orratzen norabidean. 12,5 kilometroko ibilbide zirkularra da, eta merezi du nabarmentzea Olabezarreko haritz txiki zaharren basoa, ehun urtetik gorako 200 ale inguru dituena.

Ibilbidea Amurrio-Olabezar-Salbio-San Roke-Amurrio izango da.

Izen-emateak martxoaren 13an irekiko dira (2 izen-emate pertsona bakoitzeko gehienez).

Informatika ikastaroak KZguneetan: Galdakao eta Usansoloko KZguneek bere ohiko ikastaroekin jarraituko dute, herriko adinekoei teknologia berrien mundua hurbiltzen eta errazten jarraituz.

Galdakaoko KZGuneak (Zabalea kalea 35 bis) "Oinarrizko Internet: nabigatzen eta mezu elektronikoak bidaltzen ikasi" ikastaroa eskainiko du martxoaren 5tik 18ra (16:00 - 18:00 ordutegian). Usansolokoa aldiz, (Ander Deuna, 25), "Smartphones y Tablets. Aprende a utilizar tu dispositivo Android" ikastaroa, martxoaren 23tik 31ra.

Izena emateko eta ikastaro hauei buruzko informazio gehiago lortzeko bi zentroetara jo dezakezu.

Huescatik zirkuitua (maiatzaren 31tik ekainaren 6ra): Adinekoak dinamizatzeko Zerbitzuak, Viajes Cemo-rekin lankidetzan, aurten berrikuntza gisa, 6 egun/5 gaueko autobus-zirkuitu bat egiteko aukera eskaintzen du Huesca inguruan, eta inguru horretako xarma guztiak ezagutzeko aukera.

Zirkuitu horren barruan, besteak beste, hauek bisitatuko dira: Erdiaroko Jaca, Hecho eta Ansoko bailarak, Canfranc, Ordesa, Torla, Sabiñanigo, San Juan de la Peña eta Huesca.

Jarduera honen prezioa 406 eurokoa da pertsona bakoitzeko, eta 52 plaza eskainiko dira guztira.

Izen-emateak Adinekoen Dinamizazio Zerbitzuko bulegoetan (Pontzi Zabala 3, Lehendakari Agirre parkearen ondoan) egin daitezke martxoaren 2tik aurrera.