Gutxi falta da jada Etxebarriko Herri Krossak edizio berri bat ospatzeko. Aurtengoa, 2020koa, lasterketaren XXV. edizioa izango da, Etxebarriko Udalak eta Onergy Enpresak antolatutakoa, eta izango dituen berrikuntza guztietatik aipagarriena lasterketak homologazioa estreinatuko duela da.

Alde batetik Edizioaren Zenbakia nabarmentzekoa da, zeren eta 25 urte ez dute hainbeste jarduerek betetzen. Bestetik kontuan izan beharrekoa da aurten aurrenekoz 10 Km ko lasterketak Atletismo federazioaren Homologazioa izango duela eta federazio horren lasterketa ofizialetan sartuko gara, hots, korrikalari ezberdinentzat lortutako denborak "ofizialak" izango dira. Homologatutako zirkuituak ia lauak diren 3 buelta izango ditu, era honetan oso azkarra delarik. Hau dela eta parte-hartzaileek tarte horretan denbora ederrak lortzeko aukera izango dute. Marka pertsonala hobetzea bilatzen duten korrikalarientzat (haren maila edozein delarik) aparteko pizgarri bat izatea ahalbidetuko du.

Azken urte hauetan lasterketak eta haren jarduera osagarriek 400 parte hartzailetik gora izan dute. Hau dela eta, Etxebarriko kirol agendako jarduerarik garrantzitsuenetakoa da.

Lasterketaren osagarri gisa patinen IX .edizioa egingo da eta korrikan zein patinekin egingo diren lagunarteko 2 km ko lasterketekin osatzen dira. Etxebarriko Herri Krosa urtero martxoko bigarren igandean egiten da, aurten Martxoaren 8an ospatzen den Emakume Langileen Nazioarteko Egunarekin bat egiten duelarik. Hori dela eta herritarrak parte hartzera gonbidatzen ditugu "Patinekin zein korrika, Helmugara denok Berdintasunean" lelopean. Gainera, egun hori ospatzeko emakume eta gizonen arteko berdintasunaren inguruko ekimen ezberdinak izango dira lasterketan. 12:15etan izango da Berdintasunaren Aldeko jarduera udaletxeko Plazan.

Kontuan izatekoa da , aurten Korrikalari nagusienen lana baloratzeko neska zein mutil "Beteranoei" sariak emango zaizkiela.