BILBO. Etxebarriko biztanleek ekimen solidario batean parte hartzeko aukera dute pasaden abendutik. Garai hartan, Udalak hiru edukiontzi jarri zituen herrian zehar, "Bihotz Solidarioak" izenekoak, eta horien helburu nagusia plastikozko tapoiak biltzea da. Horrekin lortu nahi dena merkataritza iraukorra sustatzea, ingurumenarekiko errespetuaz sentsibilizatzea eta Etxebarriko bizilagun baten bizi kalitatea hobetzea da. Ekimen hau Merkatarien eta Profesionalen Elkarteak sustatutakoa da.

Ildo horretatik, Etxebarriko Merkatarien eta Profesionalen Elkarteak (ACPE) ,Zuriñe, Aingeruren ama Etxebarriko garuneko paralisia duen 4 urteko mutila lagundu nahi dugu.

Ekimen honi esker, Aingeruk bere mugikortasuna hobetzeko etorkizunerako gurpildun aulkia izan dezan eta ongizatea errazten duten hainbat tratamendu finantzatzeko dirua biltzeko asmoa du elkarteak.

Hau lortu ahal izateko, Etxebarritar guztiek Elkartasun Kanpaina honetan parte hartzea beharrezkoa da; Horretarako, tapoiak, udalerrian kokatutako "Elkartasun Bihotz" desberdinetan ezezik kanpainarekin bat egin duten dendetara ere eraman ditzakezu.

Horrela, atxikitako denda horietara 25 plastikozko tapoiak eramaten dituztenek, udalerrian erosketak egiteko oihalezko poltsa bat jasoko dute.

Gainera, tapoi biltzeko eta sailkapena egiteko boluntario gisa lagundu nahi dituzuenek, ACPErekin harremanetan jar zaitezkete, acpetxebarri@gmail.com helbidera posta elektroniko bat bidaliz.

Etxebarriko Merkatarien eta Profesionalen Elkartetik, eta baita Udaleko Merkataritza sailaren aldetik ere, Aingeruren bizi kalitatea hobetuko duen, ekimen eder honen parte izatera animatzen da.