BILBO. Perretxikolariek hitzordua izango dute datorren asteburuan Galdakaon. Umore Ona eta Peña Santa Cruz txokoek ekintza batzuk antolatu dituzte larunbaterako eta iganderako. Hauel dira Bizkaiko jardunaldirik zaharrenak dira.

Jarduerak larunbatean, hilak 26, hasiko dira, Galdakaoko ikastetxeetako haurren Sarriako Parketxera mendi-irteera batekin, perretxikoak hartzera. Goizeko 10:00etan, argazki erakusketa egongo da Gandasegi ikastetxean jardunaldi mikologikoen historia iruditan jarriz. Ordu berean, lehiaketa gastronomikoa egongo da eta ekintza horretan ostalaritza eskolek, txokoek, elkarteek eta partikularrek parte hartu ahal izango dute. Egun berean, eguerdiko 12:00etan, elkartearen urteurrenari buruzko "50 urte perretxiko artean" liburua aurkeztuko da. Iluntzean, 19:00etatik 21:00etara, hitzaldi-solasaldi mikologikoa egongo da Peña Santa Cruz elkartearen egoitzan, ohi denez.

Egunik ikusgarriena, ordea, igandean izango da. 10:00etan hasita, Kurtzeko plazan, Jardunaldi Mikologiko tradizionalak izango dira, adin txikiko galdakoztarren perretxiko erakusketa, eskolarteko perretxiko txapelketa, pintxo solidarioaren dastaketa herrikoia eta pilota partiduak.

Usansolon

Bestalde, Usansoloko Umore Ona txokoak ere, urriaren 26an eta 27an antolatuko ditu bere jardunaldi mikologikoak. Larunbatean mendi irteera egingo du perretxiko aleak jasotzeko eta, ondoren, mikologian adituek selekzioa egingo dute. Igandean perretxiko erakusketa izango da Iturritxu kalean, txokoaren ondoan, eta txoko bereko sukaldari adituek prestatutako pintxoak ere egongo dira. Baita kale animazioa eta inguruko baserritarren produktuen erakusketa ere.