ETXEBARRI. Etxebarriko Udalak zergak izoztu nahi ditu 2020rako. Hori izan da Gobernu taldeak egindako eta hurrengo bileran eztabaidatuko duten proposamena.

Horren arabera, OHZ, Ibilgailuen gaineko zerga, eraikuntza etaobren gainekoa zerga, estolderia zerga eta zabor bilketarena,hilerriko tasak eta TAO tasak mantenduko lirateke izoztuta.

Tasetako batzuen gaineko aldaketak honakoak dira:

- EtxebarriBuserako Bono Gaztearen adina 26 urtera arte luzatzea(hori barne), beste tasa batzuetan gaztetzat jotzen denarekin batetorriz. Gainera, uztailean ere erabiltzeko aukera egongo da.

-Etxez etxeko Laguntza Zerbitzuaren gutxieneko kuota hilean 12,50€-koa da, baina 10 €-koa mantenduko da, babesgabetasun handikokasuetarako.

- Bide publikotik ibilgailuak kentzeko tasakeguneratu dira egungo prezioetara, 2005etik KPI aplikatuz, azkeneguneratzearen data.

- Bestalde, Berrikuntza Zentrokoerreprografia eta fotokopia zerbitzuen eskaintza handitu da.

-Arlo soziokulturalak kultur eta kirol jardueren eskaintza aldatu du,eta udal euskaltegiak hobaria eskainiko du guraso bakarrekofamilientzat. Ezaugarri hori izateagatik ezarrita zegoen % 15a kendueta % 33 edo % 50 arteko hobaria ezarriko da, estandarizatutakoerrentaren arabera.

- Udal Kiroldegiari dagokionez, urte osokoabonuak egingo dira berriz (2019an murriztu egin ziren, igerilekuaaldi baterako itxita egon zelako), eta murriztu egingo diraKiroldegiko kontratu berriaren arabera, lanuzte eta greba egunendeskontua eginda. Horren arabera, Etxebarriko herritarrek %3,5 gutxiago ordainduko dute hileko eta hiruhilekokoabonuengatik. Kiroldegiko gainerako tarifak % 1,7an eguneratuko dira.

- Hainbat nobedade planteatu dira Kiroldegiko hobarietan:

  • 26 urte arteko etxebarritarrentzako tasa murriztua sortuko da,aurrekoarekiko % 20arekin.
  • Langabezian dauden pertsonakdituzten familientzako hobariak zabalduko dira.
  • Gainera,hobari espezifiko bat sortu da aniztasun funtzionala dutenpertsonentzako. Horiek, guraso bakarreko familien kasuan legez,errenta estandarizatuaren araberako hobariak izango dituzte.

Erabaki hori hartzeko, kontuan hartu da 2020ko aurrekontuarenlehenengo proiekzioa, egun daukagun informazioarekin. Horren arabera,ematen du datorren urteko aurrekontua orekatua eta egonkorra izangodela, 2019koarekiko. Era berean, zerbitzuak mantenduko dira etainbertsio batzuetarako marjina izango dugu.

Urriaren 7ra arte udal webgunean kontsultatu ahalizango da (www.etxebarri.eus) ekarpenak, iradokizunak eta abar egiteko, eta hurrengo osokobilkuran eta informazio batzordean eztabaidatuko dira. HAZra jodaiteke zuzenean, gai honen inguruko informazioa eskuratzeko.