GALDAKAO. Berdintasuna sustatzen jarraitzeko borrokan, Galdakaoko Udalak horren inguruko hamabost tailer eskainiko ditu urtea bukatu baino lehen. Besteak beste, Mindfulness eta Chikung ikastaroak antolatuko dira aurten, nobedade gisa. Tailer eta ikastaro orok Aperribai, Usansolo eta Torrezabal Kultur Etxean eskainiko dira.

Chikungaren tailerretan ariketen segidak egingodira bereziki arnasketan eta gorputzaren kontzientzian erreparatuz.Gainera, saio bakoitzak ondoko zatiak izango ditu: arnasketa,automasajeak eta ariketak, pratika eta erlaxazioa.

Bestalde, ikastaro bat eskainiko da emakumeak eta artearenhistoriari buruz, autokontzientziari buruz, gure identitateakgorputzaren artearen bidez, gorputz coaching, emakumeak etajakintzak, emakumeen ahotsak literaturan edo autodefentsafeminista.

Galdakaotarrek lehentasuna izango dute

Galdakaon erroldatuta daudenek lehentasuna izango duteeta ikastaro guztiak 16 urtetik gorako emakumeei zuzendutadaude. Pertsona bakoitza bi ikastaro edo tailerretan soilikinskriba daitek, bere kasuan, lehentasuna adieraziz. Lehentasunaadierazi ezean, formularioa bete den hurrenkera hartuko da kontuan.

Zozketa egingo da plazak adjudikatzeko eta itxaron-zerrendakohurrenkera zehazteko.

Zozketaren emaitzak Torrezabal Kultur Etxean argitaratukodira eta udalaren web-orrian kontsultatu ahal izango dira(www. galdakao.eus). Onartutako pertsonei komunikatuko zaie emaitzaSMS bidez edo posta elektronikoz.

Gainera, aurreinskripzio epea irailaren 30etik urriaren9ra izango da eta Torrezabal Kultur Etxean, Txapelenan eta Udalaren web-orrialdean egin ahal izango da. Onartutako pertsonen zerrenda urriaren 11n argitaratuko da.