Basauri - Basauriko Zurrumurruen Aurkako Estrategiak jarduera berriak antolatu ditu datozen hilabetetarako. Kultura-aniztasunari buruzko mezu positiboa zabaltzeko helburuarekin, urrian eta azaroan, aniztasunaz goza-tzeko aukera egongo da herrian. Horrela, urriaren 7an, Zurrumurruen aurkako eragileen hileroko bilera ospatuko da. Pozokoetxe Kultur Etxean izango da, 18:00etan hasita. Hiru egun geroago, Zurrumurruen aurkako begiradak: Un atardecer en la Toscana (Jacek Borcuch, 2019) filma ikusteko aukera egongo da. Social Antzokian arratsaldeko zortziretan hasiko da.

Beste alde batetik, hilaren 16an, Bizilagunaken zabalkundea sanfaustoetan egingo da ere, tortilla txapelketan hain zuzen ere. Azaroan ere hainbat ekitaldi antolatu dira. 4an hileroko bilerarekin jarriko da martxan. Komiki tailerra (Arizko Dorretxean) hileko lau larunbatetan garatuko da.

Zurrumurruen aurkako bertso jaialdia Social Antzokian izango da festak hasi baino egun bat lehenago (urriak 10), Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Amets Arzallus, Igor Elortza, Aitor Mendiluze eta Miren Amuriza bertsolariekin. Hilaren 15ean pintxo txapelketaren hirugarren edizioan parte hartuko dute Basauriko ikasleek (IMFPB Basauri OLHUI) eta 17an Bizilagunak programaren zazpigarren edizioa etxeetan ospatzeko aukera izango da herrian.

Amaitzeko, 22an, Bizilagunak programan parte hartzen dutenen topaketa egingo da. Informazio gehiagorako eta izena emateko desmontalosrumores@basauri.eus posta elektronikoan edo 606 050 662 eta 688 710 368 telefono zenbakietan egin daiteke. - I. Ugarte