Basauri - Mugikortasunaren aldeko apostua egin du Basaurik. Aurten ere, irailaren 21etik 28ra, Mugikortasunaren Europako Astea ospatuko da herrian. Bizikeltaz eta oinez egiteko jarduerak prestatu dira zentzu honetan. Arizko Txirrindulari-tza Elkarteak Udalaren lagun-tzarekin antolatutako Bizikleta Martxa da hauetako bat. Oinezko ibilbide gidatu bat ere antolatu da. Gainera, “aipatutako jarduera bi horietako edozeinetan parte hartzean, Garmin markako 3 erlojuren zozketan sartzeko aukera izango da”, diote Udaletxetik.

Oinezko ibilbide gidatua irailaren 21ean izango da, San Migeleko Taberna Nagusitik abiatuko da 10:00etan, eta, Finagatik, landa-auzoetatik, Malmasinetik eta Ugaotxatik igaro ostean, abiapuntura itzuliko da. Bizikleta Martxa irailaren 22an izango da: 11:00etan hasiko da Arizgoitiko plazatik hilaren 22an.

Beste alde batetik, “Udalak plastikoa gutxitzeko abiarazitako estrategiari jarraituta, hornidura ogitarako poltsa berrerabilgarri batean banatuko da egun horretan”, diote. Horrela, “jardueran erabilera bakarreko plastikozko poltsak gutxitzeaz gain”, kontzientziatzeko ere balio izango du. - I. Ugarte