Basauri - Mario Larrinaga bilbotarraren Hemen nahi zaitut lanak irabazi du San Faustoko jaietako kartel-lehiaketa. Eskarabileraren protagonismo handia azaltzen da bere lanan, baina Basauriko jaietako ikur ia guztiak sartu ditu ere kartelan, Eskarabilerak eramaten duen saskian, hain zuzen ere.

Alkate txikiei ere eman die protagonismoa, baita Eskarabileraren alboan agertzen direlarik. Ordainetan, 1.500 euroko saria jaso du. 20 urteko gaztea da eta aurtengo Bilboko Aste Nagusia iragartzeko kartela ere berak egin zuen. Alberto Bonilla basauriarrak, Alaitasuna, argia eta kolorea kartelarekin, tokiko saria eskuratu du bigarren aldiz, eta 300 euro irabazi ditu.

Basauriarraren bigarren saria da, 2017. urtean tokiko accesita irabazi baitzuen Montse Alcocebarekin batera egindako lanarekin. Txikiak kategorian, Asier Flores izan da aurtengo irabazlea (San Jose ikastetxeko ikaslea), Eskarabillera Gora izeneko kartelarekin.

Beste alde batetik, Gazteak kategorian Nerea Molina izan da txapelduna. Ikastetxe bereko ikaslea da, eta aurten berriz suertatu da irabazle Guztiok plazara kartelarekin, “iaz ere lehenengo saria lortu ostean”, azaldu zuten atzoko aurkezpenean. Zoroak kuadrilla arduratzen da Gazteak zein Txikiak lehiaketak antolatzeaz.

Hauek ere izango dute sari bana. “Zinemarako lau sarrera eta haurrentzako ikuskizunak Social Antzokian ikusteko lau sarrera banatuko dira. Zoroak kuadrillak, halaber, Basauriko saltokietan kontsumitzeko 50 euroko txartel bat emango du”. Gazteak kategorian, “Basauri Kirolakeko instalazioetako igerilekuan ordubete egotea eta, ondoren, kafetegian ‘merendola’ egitea”. Gainera, Basauriko multiabentura indoor parkerako lau sarrera banatuko dira, jarduerak bi orduz egiteko. “Zoroak kuadrillak, halaber, 100 euroko txartel bat emango du Basauriko saltokietan kontsumitzeko”.

Handien lehiaketan 24 kartel jaso dira aurtengo deialdian, eta beste bitan 19 guztira. Lan guztiak, kartel irabazleak eta aurkeztu diren besteak, Basozelai zentro zibikoan egongo dira ikusgai urriaren 7tik 22ra bitartean. Txikiak eta Gazteak kategorietako kartelei dagokienez Ibaiganeko Kultur Etxean egongo dira ikusgai egun derdinetan. - I. Ugarte