BILBO. Galadaoko pregoilariaren hautaketa behin betiko emaitza abuztuaren 9ean jakingo da. Mozoilo Irratia (Galdakaoko komunikabidea), pentsionistak (Galdakaoko jubilatu eta pentsionisten elkartea), Zuriñe Garcia (Andra Mari jatetxeko sukaldaria),Igor Anton (txirrindularia) eta Jon Llaguno (igerilekuetako soroslea eta monitorea) dira hautagaiak. Hemen bozkatu ahal duzu. IP bakoitzeko botu bakarra onartuko da. Proposamen bozkatuena izango da aukeratuko dena.

Hautagaiak honako hauek dira:

  • Mozoilo Irratia (Herritarren proposamena) - Galdakaoko komunikabidea
  • Pentsionistak (Jai Batzordearen proposamena) - Galdakaoko jubilatu eta pentsionisten elkartea
  • Zuriñe Garcia (Herritarren eta Jai Batzordeko proposamena) - Andra Mari jatetxeko sukaldaria
  • Igor Anton (Herritarren proposamena) - Txirrindularia
  • Jon Llaguno (Herritarren proposamena) - Igerilekuetako soroslea eta monitorea

Proposamen bozkatuena izango da aukeratuko dena. Baina, bozkatuen hori alkarte bat ez balitz, eta persona bat bada, parekotasuna bermatuko da, eta pregoilari gizonezkoa edo emakumezkoa eta, bere kasuan, suziri-jaurtitzaile emakumezkoa edo gizonezkoa izango dugu.

LEHENENGO FASEA BUKATU DA

Hasiera batean, herritarrei konbidau jaken, udalaren web-orriaren bidez, modu orokorrean ekarpenak egiteko eta, aldi berean, Batzordearen proposamenak jaso ziran. Guztien artean, lehenengo fase horretan bost bozkatuenak aukeratu ziren.

Galdakaoko jaiak irailaren 13tik 22ra ospatuko dira aurten, eta Udalak 16an ezarri du jaieguna.