ETXEBARRI. Aurten, Etxebarriko Udalak ETE eta ideia berritzaileen IV. Lehiaketa deitu du. Sariketa horrek Madrilen izango den South Summit azokaren baitan parte hartuko du. Urriaren 1ean izango da ekitaldi hori, MediaLab Prado izeneko eremuan (Madril).Berrikuntzaren aldeko Alkateen arteko IV. Topaketa baliagarria izango da gure artean esperientziak eta ezagutzak partekatzeko, eta ekintzailetzaren arloan lurralde eta profesionalen arteko sinergiak lantzeko.

Gainera, hautatutako ETE, mikroETE edo StartUP enpresa Etxebarriko alkatearekin batera joango da bertara, produktua aurkeztera eta udalerriaren ordezkari moduan, tokiko politika berritzaileei buruzko topaketa batean parte hartzeko. Azken finean, beste udalerri batzuei eta enpresetako ordezkariei talentu berritzailea erakusteko aukera aparta da.Topaketa honen helburu nagusiak honakoak dira: nazio mailako ETE berritzaile nagusien arteko hurbilketa bat egitea, Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioarekin batera; tokiko administrazioen bidez berrikuntzaren aldeko sustapena egin eta babesa ematea eta udalerrietako ETE berritzaileei bultzada eta ikusgarritasuna ematea, merkatu potentzial eta inbertsiogileek ezagutzeko.

Berrikuntza osagai handia duten ETE, mikroETE eta StartUp enpresek parte hartu ahal izango dute.

Irabazleek komunikazio arloko laguntza izango dute, izan ere, Etxebarriko Udalak, INNPULSO Sareak eta Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak aukeratutako proposamena zabalduko dute; proiektua ikusgarri jarriko dute komunikabide guztientzat, eta irabazleen negozio-eredu bat garatzeko aukera izango dute, horri esker hazi eta lehiakortasuna handitzeko. Hautatutako enpresa edo pertsonak 1.500,00 €-ko konpentsazio ekonomikoa izango du, proiektua burutzeko gastuak estaltzeko.

Hautagaitzak aurkezteko epea 2019ko irailaren 10era artekoa izango da.