Galdakao - Galdakaoko Bengoetxeko auzokideek badute asteburu honetarako plan paregabea. Bere auzoko jaiak ospatuko dituzte, gaur hasi eta iganderarte. Denontzako jarduerak prestau dituzte, eta musikari dagokionez, talde lokalen kontzertuak dira protagonista nagusiak. Horrela, Cliff, Windsor eta Koiu, talde lokalak arituko dira gaur gaueko 00.30etatik aurrera. Pregoia eta txupinazoa arratsaldeko 19.00etan izango da jaiei hasiera emateko. Sabela betetzeko sardina-jana prestatu da jaiak hasi eta berehala.

Bihar txanpi-poteo batekin hasiko dute eguna eta arratsalde partean mus, briska eta futbolin txapelketa, haurrentzako tailerrak edo batukada bat antolatu dira. Gauari DJ Rubiok jarriko dio soinua eta 2019ko Miss eta Mister Bengoetxe aukeratuko dituzte. Igandean jarduera asko egongo dira 20:30ak arte jaiei amaiera emango zaienean. Paellak, meza nagusia, buruhandiak, Galdakaoko Da Capo Musika Bandaren kontzertua edo herri bazkaria, besteak beste. Mozorro lehiaketa arratsaldeko 17.30etan da, jaiei amaiera eman baino lehen. - I. Ugarte