Basauri - Basauriko Udalak beiraren birziklatzea bultzatuko du. Hain zuzen ere, ostalaritzan beirazko ontzien birziklatzea sustatzeko, kanpaina berri bat martxan jarri du Udalak. Zentzu honetan, “beirazko ontziak birziklatzearen gaineko sentsibilizazio-ekin-tzak indartuko ditu kanpainak, ostalaritza-establezimenduei zuzenduta”, udalerrian bildutako beira-kopurua handitzeko helburuarekin, diote Udaletxetik. Horrela, gaurtik aurrera, udalerriko ostalaritza-establezimenduetatik igaroko dira, beiraren birziklatzea susta-tzeko. Era berean, “udal ordenantzek alor horretarako aurreikusitako betebeharren berri emango die Udalak ostalariei”.

Ostalaritza “funtsezko sektorea da birziklatze-helburuak lortzeko, eta alor horretan egindako edozein aurrerapenak hobekuntza esanguratsua ekarriko du, klima-aldaketaren aurkako borrokan”. Horregatik, Udalak nabarmendu du oso garrantzitsua dela ostalariak eta erakundea lankidetzan aritzea “gaika bildutako beira-kopuruak gora egiten jarrai dezan. Izan ere, ostalaritzan sortzen da Estatuan merkaturatzen diren erabilera bakarreko beira-hondakinen % 50”, Udaletxetik dioten bezala.

Pasaden urtean bildutako hondakinei erreparatuta, gaika bildutako hondakinen %19 beira izan zen. “710.916 kilo beira bildu genituen udalerrian, joan den urtean”. Kanpaina honetako helburu nagusia, bildutako beira-on-tzien kopurua handitzea da beraz. Hori lortzeko, “ostalariei beirazko ontzien birziklatzeari buruzko argibide gehiago ematea eta birzikla-tzeak Basauriri dakarzkion ingurumen-onurei buruzko sentsibilizazioa” ere aurreikusi dira kanpaina honetan.

Udalaren mendeko langile kualifikatuak hurbilduko dira establezimenduetara. “Arrazoizko epe bat igarota, udal langileak establezimenduetara joango dira berriro, egiaztatzeko sorburuko bereizketa behar bezala egiten ari direla”. - I. Ugarte