Basauri - Uda aurrera doa gutxinaka eta herri askotako jaiak ospatzen ari dira Bizkaia osoan zehar. Basaurik uda pasa eta gero egingo du berdina, Sanfaustoetan alegia. Oraindik asko falta da hasteko-urrian-baina gauzak argitzen doaz gutxinaka. Zentzu honetan, Efecto Mariposa taldea arituko da urriaren 12an, Sanfaustoetako bigarren egunean (larunbata). Hala agertzen da behintzat taldearen web gunean, kontzertuen atalean irakurri daiteken bezala.

Hain zuzen ere, kontzertua 12an izango litzateke. Talde andaluziarraren azkeneko lana Vuela izeneko diska da, eta kon-tzertu bira batean dago murgilduta aurten. Basauriko jaietako beste jarduera tipikoa Gazteen Artisau Azoka da, urriaren 13an egingo da aurten. Horrela, badago honetan parte hartzeko epea zabalik duela egun batzuk. Parte hartu nahi dutenek, irailaren 13a baino lehenago herrikotaldeak@gmail.com korreora bidali beharko dute hurrengo dokumentazioa: NAN-a, IAE-n izen ematea, autonomoen azken ordainagiria, artisau entitatearen ziurtagiria eta argazkiak edota salduko diren produktuen dokumentazioa.

Jaietako kartela Beste alde batetik, 2019ko Sanfaustoetako kartel-lehiaketaren deialdia egin zuen ere Udalak ekainaren 11an. Aurkeztu nahi diren lanak Basauriko Udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan aurkeztu daitezke, lanegunetan, 08.00etatik 13.00etara. Epea abuztuaren 30era arte egongo da irekita.Txikientzako kategoria ere egongo da, beti bezala. Txikien lehiaketan parte hartzeko, “aurrez diseinatutako txantiloi batean egin beharko da marrazkia”, diote Udalatxetik.

Txantiloia A3 formatuan inprimatu beharko da. Hau “Udalerriko eskoletan, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (Basauri eta San Migel) eta Kultura Atalean (Bidearteko bulegoak) ere egongo da eskuragarri” gauzak errazteko parte hartzerako orduan. Basauriko Udalaren web orrian ere dago txantiloi hau erantsita. Honako inskribapena agertu beharko da karteletan derrigorrez; BASAURIKO JAIAK 2019 San Fausto Urriak 11-20 Octubre. - I. Ugarte