BILBO. Aitagarria da Julen Larruzeak egin eban lasterketa handia, gizonezkoen lasgterketa absolutuan lehenengo hamarrekoen barruan sartuta, inozko posiziorik onenean geratuz: zortzigarrena, eta atzetik aurrera lasterketa espektakularra eginez.

Goizeko sorpresa handiena Unai Rubiok ekarri eban. Izan be, Julenek moduan, atzetik aurrera lasterketa bikaina eginez eta hirugarren postua eskuratuz, aparta. Lasterketa berean, Ugaitz Aguado hamahirugarren posizioan geratu zan, nahiz eta arazo fisikoak izan, azken egunetan harrapatutako gripearen ondorioz.

Emakumezkoen gazteen kategorian, Jone Fuente podiumeko posizioetan ibili zan lasterketa osoan, baina azkenean seigarren geratu zan hotzagaitik.

Era berean, Maria Ruiz seigarren amaitu eban promesetan, lasterketan inoiz ere gustura egon ez arren, baina itxura mantentzen lupetz artean. Kategoria absolutuan 14. postuan sartu zan.

Gizonezkoen gazte mailan, Aingeru Sainzek bere gorantzako joerari eutsi eutson, 13. tokian sartuz. Halanda be, gure aukerarik onena, Paul Iturraspe, zapatila ateratzen jakon lasterketa hasi orduko, Isidroren eskuak sorgortuta kordelak askatu ezinik, barriro lotzeko, ibili zan arren. Seguru gagoz, bere hanken indarra erakutsi ezinik, amorruz isuri ebazan malkoak entrenatzeko gogo bizia bihurtuko dirala aire librean pistako hurrengo denporaldiari begira. Gizonezkoen gazte lasterketa berean, gazteen ekipoak (Aingeru Sainz, Mikel Valladares, Unai Maeso, Ander Roscales, Asier Alijarte eta Paul Iturraspe) bosgarren tokian amaitu eban, istripuak eragindako trabaren ondorioz.

Emakumezkoen Junior kategorian, Maider Sanchok lasterketa oso erregularra bete eban eta 12. postuan sartzea lortu eban.

Amaitzeko, azpimarratu behar da Mikel Roscalesen 10. posizioa, gizonezko promesen lasterketan.