Galdakaoko Pintxo Ibilbideak baditu irabazleak
Lehiaketan 25 ostalaritza establezimenduk parte hartu dute, eta herri epaimahaiak eta epaimahai profesionalak aukeratutako pintxorik onenak saritu dira
Aurreko bi edizioek bezala, harrera bikaina izan du Galdakaoko Pintxo Ibilbidearen hirugarren edizioak. Guztira udalerriko 25 ostalaritza establezimenduk hartu dute parte amaitu berri den lehiaketa honetan, bi asteburuz pintxo bereziez eta kaleko giroaz gozatzeko aukera izan ondoren. Aurrekoetan bezala, egitasmoa Gertutasuna elkarteak antolatu du, Galdakaoko Udalaren laguntzarekin.
Herri epaimahaiaren botoen arabera, Lorea tabernak eskuratu du lehen saria, Lurra pintxoari esker. Bigarren postua Ostatu tabernarentzat izan da, Udaberri Hontan proposamenarekin, eta hirugarrena Medina's establezimenduarentzat, Udaberriko Mokadua pintxoarekin.
Epaimahai profesionala
Bestalde, epaimahai profesionalak Aterpe tabernaren Txuleta Tartarra aukeratu du aurtengo pintxorik onenatzat. Bigarren saria Gurutz Berria tabernak jaso du, Txahal Mokadua pintxoagatik, eta hirugarrena Topa establezimenduarentzat izan da, Bonboi-Hodeia eta Pepa proposamenari esker.
Epaimahai profesionala sukaldariek, eduki gastronomikoen sortzaileek eta gastronomia ekitaldien antolakuntzan diharduten profesionalek osatu dute. Pintxoak baloratzerakoan, aurkezpen bisuala, erabilitako produktuen kalitatea eta jatorria, teknika, zaporeen oreka eta proposamen bakoitzaren originaltasuna eta sormena izan dituzte kontuan.
Aurtengo edizioan aurkeztutako pintxoen maila altuak berriro ere agerian utzi du Galdakaoko ostalaritzaren kalitatea, sormena eta talentua, eta Pintxo Ibilbidea herriko gastronomia hitzordu nagusietako bat dela berretsi du.
Temas
Más en Bizkaia
-
La vuelta del calor a Bizkaia tiene fecha: se volverán a superar los treinta grados
-
En imágenes: Una party para amantes del café
-
La marea solidaria que impulsa nuevas empresas en Bilbao
-
La Justicia da 48 horas a la EHU para cumplir las medidas cautelares sobre la PAU o se expone a un delito de desobediencia