Síguenos en redes sociales:

Tenperatura altuei aurre egiteko neurri bereziak hartu ditu Durangok

Udalak beroagatik babesteko hainbat gune identifikatu ditu eta beroaren ondorioak arintzeko ur-puntu berriak gaitu ditu

Tenperatura altuei aurre egiteko neurri bereziak hartu ditu DurangokD. U.

Hurrengo egunetan Bizkaiak jasango dituen tenperatura altuei aurre egiteko neurri bereziak zabaldu ditu Durangoko Udalakastelehen honetan goizean, ekainaren 22an. Bero handiko alarma gorria aktibatu eta gero, Larrialdietako Batzordea eta Larrialdietarako Aholku Batzordea aktibatu du Durangok.

Hartutako neurrien artean, Udalak beroagatik babesteko hainbat gune identifikatu ditu, udalerriko hainbat tokitan banatuta, herritarrek bero handieneko orduetan babesteko espazioak izan ditzaten, Eusko Jaurlaritzaren bero boladei aurre egiteko jarduera planarekin bat etorriz.

Babesgune gisa identifikatutako espazioen artean daude Tabira parkea, Merkatu plaza, Ezkurdi frontoia, udal liburutegia, San Fausto frontoia, Andra Mari eliza, Santa Ana eliza eta tren-geltokiko merkataritza-galeria. 

Ur-baliabideak

Egun, udalerriak Tabirako igerileku du erabilgarri, baita Otamotzenan eta Tabiran dauden ur-txorrotak ere. Baliabide horiek indartzeko eta tenperatura altuen aurrean alternatibak eskaintzeko, ur-txorroten funtzionamenduaren ordutegia luzatuko da, 9:00etatik 22:00etara, eta freskatzeko gune berriak prestatuko dira udalerriko hainbat tokitan.

Durangoko iturri guztiak martxan daudela egiaztatu da eta horietako batzuetan ur-mahukak jarriko dira. Zehazki, Ezkurdi plazan, San Faustoko elizako parkean, Madalena plazan, Landakoko Umeen Jolasgunean eta San Ignazioko Jolasgunean.

Era berean, Udalak iturrien plano eguneratua argitaratu du, baliabide berri horiek barne hartuta, herritarrek Durangon eskuragarri dauden ur-puntuak erraz eta azkar aurkitu ditzaten.

Aipatzekoa da udal-eraikin eta instalakuntzek ohiko ordutegia mantenduko dutela.

Kolektibo kalteberenei arreta eta jardueren egokitzapena

Kolektibo kalteberenei arreta ematea da aktibatutako neurrien beste lehentasunetako bat. Horregatik, Udala harremanetan dago adinekoen egoitzekin eta eguneko zentroekin, egoeraren jarraipena egiteko, haien beharrak ezagutzeko eta, behar izanez gero, laguntza eskaintzeko bero handiko egoera honetan.

Era berean, Haurreskolarekin ere harremanetan dago, eta laguntzeko neurri gisa, haizagailuak eramango dira tenperatura bereziki altuko egun hauetan erosotasun-baldintzak hobetzeko.

Gainera, Landako Gunean izandako tenperatura altuen ondorioz, udalekuetako jarduerak egokituko dira. Parte-hartzaileentzat baldintza egokiagoak bermatzeko, jarduerak igerilekura lekualdatuko dira beroaldi honetan.

Halaber, udal-langileei zuzendutako neurriak hartuko dira, bereziki brigadari zuzendutakoak, uraren eta eguzkitako protektorearen eskuragarritasuna indartuz.

Herritar guztiei eskatzen zaie kontu handiz ibiltzeko, pertsona kalteberenei arreta berezia eskainiz (adinekoak, adingabeak eta aurretiazko patologiak dituzten pertsonak), bai eta aire zabaleko jarduerak garatuz ere.

Durangoko Udalak egoeraren etengabeko jarraipena eta bero handiko egoera honi erantzuteko beharrezko neurriak koordinatzen jarraituko du, herritarren ongizatea eta segurtasuna bermatzeko.

San Juan suak

San Juaneko suei dagokienez, oraingoz mantendu egingo dira, Bizkaiko Foru Aldundiaren gomendioei zorrotz jarraituz eta prebentzio-neurriak indartuz. Ildo horretan, gomendio horiek material seguruak erabiltzea, suen kokapen egokia eta etengabeko gainbegiratzea, piroteknia-gaiak debekatzea, erredurak prebenitzea eta pertsonak, etxeko animaliak eta ingurunea babestea azpimarratzen dituzte.