Ibarreta futbol zelaiko belar artifiziala berrituko du Barakaldok
Lanak asteartean hasi ziren, ekainaren 16an
Barakaldo Kirolakeko presidente Iñigo Asensiok Retuertoko Ibarreta futbol-zelaiko belar arifiziala berritzeko lanak bisitatu ditu. Udalak instalazioak hobetzeko helburuarekin jarri ditu martxan obrak, kalitatezko espazioak eskaintzeko, eta dagoeneko denboraldia amaitu dela aprobetxatuz. "Gure helburua udal kirol instalazioak hobetzen jarraitzea da. Kasu honetan, belarra aldatzea garrantzitsua da lehiaketaren etenaldian", azaldu du Asensiok.
Lanak asteartean, ekainak 16, hasi ziren, soropila desmuntatuta. Berrikuntzak gama altuko belar artifizial berri bat instalatzea aurreikusten du, FIFA ziurtagiriarekin, duela gutxi Lasesarreko kiroldegian eta Serraltako zazpi futbol zelaian jarri denaren antzekoa. "Azalera mota honek joko, segurtasun eta iraunkortasun baldintza ezin hobeak bermatzen ditu instalazioaren erabiltzaileentzat", azpimarratu du Asensiok.
Hobekuntzak
Gainera, obran zehar beste hobekuntza osagarri batzuk egiteko aprobetxatuko da. Alde batetik, aspertsoreak lurperatu egingo dira, eta neurri horrek kirolarien segurtasuna areagotuko du, gaur egun jokalekutik irteten diren elementuak ezabatzen baitira.
Era berean, zelaiaren perimetro-sareak berrituko dira, 19.123,76 euroko inbertsioarekin, eta harmailetako eserlekuak hobetzeko lanak egingo dira, 3.079,69 eurotan balioetsitako jarduketa.
Ibarreta futbol zelaia S.D. Retuerto Sportek eta AFK Arrontegik erabili ohi dute, eta hainbat mailatako 500 kirolari baino gehiago biltzen ditu. Jarduketa hau auzoetako kirol-instalazioak mantentzeko eta modernizatzeko udalaren konpromisoari erantzuten dio, kirol-jarduerarako eta tokiko kluben jarduera garatzeko espazio egokiak bermatuz.
"Gure kirol-instalazioetan inbertitzen jarraitzen dugu, klubek, familiek eta astero entrenatzen duten ehunka haur eta gazteek espazio seguruak, modernoak eta kalitate gorenekoak izan ditzaten. Kirola funtsezko tresna da gure herritarren kohesio sozialerako eta ongizaterako, eta Barakaldok garrantzi horren mailako ekipamenduak izaten jarraitzea nahi dugu", nabarmendu du Udalak.