Sestaoko Txikito Bideak beste urrats erabakigarri bat egin du
Ituntze Batzarrak TYPSAri adjudikatu dio urbanizazio-proiektua idaztea 549.023 euro gehi BEZaren truke
Astelehen honetan goizean, ekainaren 15ean, Txikito Bideko Ituntze Batzarra bildu da eta zenbait erabaki garrantzitsu hartu dituSestaorako estrategikoa den eremu honen hirigintza-garapenean aurrera egiten jarraitzeko.
Onetsitako gaien artean azpimarra daiteke adjudikatzea TYPSA enpresari urbanizazio-proiektuaren idazketa 549.023 euro gehi BEZaren truke. Dokumentu horrek teknikoki definituko ditu obrak sektorea beharrezkoak diren azpiegiturez, hiri-zerbitzuez eta baldintzez zuzkitzeko etorkizunean gara dadin.
Era berean, Ituntze Batzarrak birpartzelazio-proiektuaren idazketa adjudikatu du. Tresna hori funtsezkoa da ondoriozko partzelen banaketa antolatzeko eta bermatzeko eskubideak eta betebeharrak bidez banatzen direla lurzoruaren pertsona eta erakunde jabeen artean.
Halaber, Batzarrak eremuan sastrakak kendu eta garbitzeko lanak kontratatzea onetsi du. Jarduketa honi esker, lurren oraingo baldintzak hobetuko dira, sastraka asko baitago. Gainera, errazago egingo dira proiektua gauzatu aurreko lanak.
Ituntze Batzarrean Sestaoko Udala dago lurzoru gehienaren jabe gisa, zenbait higiezin-sustatzailerekin eta partikularrekin batera, titularrak baitira Txikito Bidea eremuko lurretan.
Adierazpenak
Gorka Álvarez Sestaoko Alkateak erabakien balorazio positiboa egin du, eta azpimarratu du “Txikito Bidea hurrengo urteetan Sestao eraldatuko duen eremu bat dela. Gaur urrats garrantzitsua egin dugu, proiektuak aurrera egiten duelako erabaki zehatzekin, benetako adjudikazioekin eta plangintza serioarekin”.
Álvarezek aipatu du “urbanizazio-proiektuaren adjudikazioa oinarrizko mugarria dela, aurrerapausoak eman baitaitezke izapideetan, gero eta gehiago hurbiltzeaz gain espazio horren eraldaketa. Txikito Bideak denbora zeramatzan halako aurrerapenen zain eta orain lan teknikoa, juridikoa eta urbanistikoa finkatzen ari gara proiektua egia bihurtu ahal izateko”.
Alkateak gaineratu du “garapen honi esker, udalerriko eremu estrategiko bat antolatu eta eraldatuko dela, bizitegi-aukera berriak sortuko direla eta hiri-ingurunea hobetuko dela. Jakitun gara oraindik izapideak egin behar direla, baina ematen ari diren pausoak sendoak dira, eta gero eta hurbilago gaude Txikito Bidea martxan jartzeko”.
Gaur hartutako erabakiak direla bide, Ituntze Batzordeak Txikito Bidearen hirigintza-kudeaketa bultzatzen jarraitzen du, eta aurrera doa halabeharrezko tresna teknikoak abian jartzeko, gerora, egia bihurtzeko Sestaoko hirigintza-garapen garrantzitsuenetakoa.