Datorren larunbatean ospatuko da 'Familian Euskaraz Blai!' programaren hirugarren edizioa
Hil honetako proposamena ‘Euskal Betiko Jolasak’ da: euskal jolas tradizionalak
Aurreko edizioek izandako harrera bikaina kontuan izanda,Abanto Zierbenako Udalak martxan jarri du 'Familian Euskaraz Blai!' programaren edizio berri bat, hirugarrena izango dena. Datorren larunbatean ospatuko da, ekainaren 20an.
Hil honetako proposamena ‘Euskal Betiko Jolasak’ da: euskal jolas tradizionalak, Las Carreraseko Haritzalde plazan egingo direnak bi txandatan, 17:00etatik 18:25era eta 18:35etik 20:00etara. Jarduera osoa euskaraz garatuko da.
‘Euskal Betiko Jolasak’ belaunaldiz belaunaldi transmititu diren herri-jolasak dira, jarduera fisikoa, talde-lana eta euskararen erabilera uztartzen dituztenak giro ludiko eta atsegin batean. Jarduera 4 eta 10 urte bitarteko haurrek beren familiekin batera parte hartzeko diseinatuta dago; heldu bakoitzeko gehienez hiru haur onartuko dira. Helburua euskal ondare ludikoa modu dibertigarri eta hurbilean ezagutaraztea da.
Aurretiaz izena eman behar da, udal webgunearen bidez edo Euskara Zerbitzura deituta: 94 636 20 00.
Las Carreraseko saio hau 2026an udalerriko hiru auzoetan barrena egingo den ibilbidearen hirugarren geldialdia izango da. Programa martxoaren 28an abiatu zen Sanfuenteseko frontoian egindako poltsa pertsonalizatuen tailerrarekin, eta apirilaren 25ean jarraitu zuen Gallartako Eusko Gudariak plazan egindako Disko Arima Disko Festa ekitaldiarekin, Euskal Astearen barruan.
Larunbat honetako jardueraren ondoren, beste hiru hitzordu izango dira: urriaren 24an UV argidun baso mitologikoaren esperientzia Las Carrerasen; azaroaren 28an erakusketa mitologikoa Gallartako erakusketa aretoan; eta abenduaren 12an Gabonetako botak egiteko tailerra Sanfuenteseko eskola zaharrean.
Familian euskararen erabilera sustatzeko apustu iraunkorra
‘Familian Euskaraz Blai!’ programaren bidez, Abanto Zierbenako Udalak familiei euskaraz aritzeko gune eta aukera egonkorrak eskaintzen dizkie eskola-esparrutik harago, aisialdiko eta belaunaldien arteko jardueren bidez. Ekimena Udalak eguneroko bizitzan euskararen normalizazioarekin duen konpromisoaren barruan kokatzen da, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa du.
Temas
Más en Bizkaia
-
El municipio de Bizkaia en el que más calor ha hecho este lunes
-
En imágenes: el Café Iruña de Bilbao y Cervezas La Salve lanzan el tradicional txupinazo de Sanfermines en Bilbao a la vez que en la capital de Nafarroa
-
El agua se cortará hasta cuatro horas en trece calles de Bilbao
-
La biblioteca de Ermua adapta su horario al verano