Síguenos en redes sociales:

Eskola-materiala erosteko dirulaguntzak abiarazi ditu Galdakaok

Ikasturte hasieran eskatu ahal izango dira laguntzak, irailean, eta ekainaren 1etik aurrera egindako gastuak kontuan hartuko dira

Eskola-materiala erosteko dirulaguntzak abiarazi ditu GaldakaokG. U.

Galdakaoko Udalak martxan jarri berri du, datorren ikasturteari begira, eskola-materiala erosteko dirulaguntzen deialdi berria, herriko familiei bideratuta.Laguntza horien bidez, familiei babes ekonomikoa eskaintzeaz gain, herriko merkataritzan egindako erosketak sustatzea da helburua. 

Eskabideak aurkezteko epea ikasturte hasieran irekiko da, irailean, eta ekainaren 1etik aurrera Galdakaoko saltokietan egindako erosketak izango dira diruz lagungarriak. Beraz, garrantzitsua izango da data horretatik aurrera egindako erosketen fakturak gordetzea (ez da tiketik onartuko), eskabidea egiterakoan gainerako dokumentazioarekin batera entregatu beharko baitira. 

Laguntzak gehienez 140 eurokoakizango dira ikasle bakoitzeko eta 350 eurokoak familia bakoitzeko, familien diru sarreren arabera. Deialdia bi urteko gelako, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, DBHko, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen guraso eta tutoreei zuzenduta dago.

Diruz lagundu ahal izango diren materialen artean daude Haur Hezkuntzako amantalak eta adur-zapiak; teknologiako, musikako eta heziketa plastikoko materialak; mahaigaineko material arrunta, hala nola arkatzak, boligrafoak, koadernoak, folioak edo erregelak; eta kalkulagailuak, konpasak, hiztegiak, motxilak eta antzeko beste elementu batzuk.

Aldiz, betaurrekoak, lentillak edo antzeko produktuak, ikasliburuak eta irakurketa liburuak, ekipo edo gailu informatikoak, ezta arropa eta oinetakoak ere ez dira diruz lagunduko.