Udalerriko ikasgelen ordutegiak luzatuko ditu Durangok
Bizenta Mogel Biblioteka, Intxaurrondo eta Landako I kiroldegiko ikasgelak irekiko dira
Urtero bezala, azterketa garaian ikasleen lana errazteko asmoz, Durangoko Udalak Bizenta Mogel biblioteka, Landako I kiroldegia eta Intxaurrondo bezalako udal-espazioen ordutegia zabalduko du maiatza eta ekainean. Horren helburua ikasleei ingurune lasai, eroso eta egokia eskaintzea da, jarduera akademiko handieneko asteetan proba akademikoak prestatzeko.
Ordutegiak
Bizenta Mogel Bibliotekak honako ordutegi berezia izango du: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 21:00etara; larunbatetan: 10:00etatik 20:00etara; eta igandeetan, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
Landako I kiroldegiak honako ordutegi berezia eskainiko du: astelehen eta astearteetan, 9:00etatik 15:00etara; asteazkenetik ostiralera, 9:00etatik 21:30era; larunbatetan, 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara ekainaren 13ra arte; ekainaren 14tik aurrera, 9:00etatik 14:00etara; eta igandeetan: 9:00etatik 14:00etara ekainaren 13ra arte; ekainaren 14tik aurrera, itxita egongo da.
Intxaurrondo zabalik egongo da astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara.
Aldaketak
Maiatzaren 23an eta 24an, baita ekainaren 20an ere,Landako I-ean aldaketa puntualak izango dira gimnasia erritmikoko txapelketak direla eta. Gainera, ekainaren 11ra arte, astearte, asteazken eta ostegunetan kirol jarduerak egingo dira 10:00etatik 12:00etara. Bestalde, astelehen eta astearteetan ikasgela 15:00ak bitarte egongo da erabilgarri, arratsaldeetan kirol klubek erabiliko baitute.
Udalak ikasle guztiak gonbidatu nahi ditu udal zerbitzu hau erabiltzera, ikasketa eta kontzentrazioa errazteko helburuarekin prestatutako gunea baita.