Amorebieta-Etxanok Karmen 2.0 proiektua zabalduko
Espaloiak handitzea, berdegune gehiago sortzea, oinezkoen mugikortasuna sustatzea eta trafikoa murriztea dira zabaltze honen lehentasun nagusiak
Hirigune irisgarriago eta jasangarriago baterako bidean, Amorebieta-Etxanoko Udala aurrera doa Karmen 2.0 izeneko proiektuarekin. Horren helburu naguzia zornotzarren ongizatea eta eguneroko bizitzea hobetzea eta erraztea da.
Urbanizazio proiektu hau legegintzaldi honetarako gobernu taldearen apustu nagusietako bat da, eta Karmen kalea berreskuratzea eta modernizatzea du helburu, gune hori erdiguneko ardatz nagusia baita; horren harira, proiektuaren diseinuak, oinezkoen mugikortasuna, jasangarritasuna eta herritarren bizi kalitatea lehenesten ditu.
Proiektua gauzatzeko urrats garrantzitsuak eman dira dagoeneko; une honetan, Karmen kaleko funtsezko zati bat oinezkoentzat bilakatzeko lanak burutzen ari dira, zehazki, San Migel eta Konbenio kaleen arteko zatian, eta horrek eragin positibo nabarmena izango du zornotzarren eguneroko bizitzan.
Hala ere, orain, proiektuak urrats bat gehiago emango du eta Karmen kaleko zati berri batera zabalduko da, zehazki 11 eta 17 zenbakien tartera, hau da, Konbenio kaleko eta Larrabide kaleko bidegurutzeeen arteko eremura. Horrek hiri-ingurunearen hobekuntzan aurrera egitea ahalbidetuko du, irisgarritasunaren, jasangarritasunaren eta oinezkoen mugikortasuna sustatzearen helburu berberak betez.
Dena den, gaur goizean egindako osoko bilkuran, EH Bilduk eta Podemosek proiektu hau aurrera eramateko kreditu gaikuntzaren aurka bozkatu dute; kreditu gehikuntza horrek barne hartzen ditu, baita ere, baratze ludikoen proiektua, ur jolasena eta paddel pistena.
Karmen 2.0 proiektua zabaltzea
Karmen 2.0 proiektua zabaltzearen helburua da hiri-espazio hori eraldatzen jarraitzea, berdeguneak gehituz eta udalerriaren erdiguneko trafikoa baretuz. Esku-hartze berria Karmen kaleko 11. zenbakiaren eta 17. zenbakiaren arteko tartearen berrurbanizazioan oinarrituko da. Espaloiak zabalduko dira tarte horretan, lorategi-eremu berriak jarriko dira eta oinezkoen eta ibilgailuen arteko bizikidetza hobetuko da.
Proiektuak Karmen 2.0-ren hasierako helburuei jarraitzen die: hirigunean ibilgailuaren erabilera murriztea, motorrik gabeko garraioaren erabilera sustatzea, eta hiri espazio atseginagoak eta jasangarriagoak sortzea. Berdegune berriak sortuz, irisgarritasuna hobetuz eta trafikoaren abiadura murriztuz, komunitatearentzat eremu seguruagoa eta osasungarriagoa lortu nahi da. Proiektuak 720.000 € inguruko aurrekontua eta 6 hilabeteko exekuzio epea izango du.
Zabaltze proiektuaren xehetasunak
- Espaloiak handitzea, oinezkoei lehentasun handiagoa emateko eta zirkulazio arinagoa eta seguruagoa sortzeko.
- Eremuan landaredia gehitzea, udalerriko berdeguneak handitzen lagunduko duten zuhaitzak eta zuhaixkak landatuz, airearen kalitatea hobetuz eta hilabete beroenetan itzal handiagoa eskainiz.
- Trafikoa baretzea, oinezkoentzako espazio bat diseinatuz, pasabide goratuekin eta ibilgailuen abiadura murrizteko neurriekin.
- Azpiegitura-sareak berritzea, hala nola saneamendua, sistema bereizle batera egokitzeko, euri-urak eta ur beltzak husteko sistemaren eraginkortasuna hobetzeko.
- Banku eta paperontzi berriekin berritutako hiri-altzariak, udalerriaren diseinu orokorrarekin lerrokatuta.
- Argiztapen publikoa hobetzea, gauean segurtasun handiagoa bermatzeko eta argi-kutsadura murrizteko.
Ainhoa Salterain alkateak proiektu honen garrantzia azpimarratu du, gobernu taldeak Amorebieta-Etxanoren eraldaketarekin duen konpromisoaren parte gisa. “Karmen 2.0 proiektua zabaltzea udalerri irisgarriago, jasangarriago eta pertsonekiko lagunkoiago baten alde egiten dugun apustuaren beste adibide bat da. Proiektu hau gure bizilagunen ongizatea, bizi kalitatea eta ingurumenaren errespetua lehenesten dituen hirigune dinamikoago bat sortzeko asmoz diseinatu dugu. Amorebieta-Etxano etengabeko bilakaeran dago eta proiektu hau bide horren parte da“, dio Salterainek.
Zabaltze honekin, hirigune bizigarriagoa sortzeko bidean aurrera egiten jarraitzea da helburua, mugikortasun aktiboa sustatzeko, esaterako oinez ibiltzea eta bizikleta erabiltzea, eta jasangarritasuna bultzatzeko, udalerriko hirigintza politiken ardatz nagusi gisa.
Temas
Más en Bizkaia
-
La receta de bacalao de un alumno de la Escuela de Hostelería de Leioa que conquista Barcelona
-
Ansola reivindica el lideragzo del PNV en la transformación de Bilbao y eleva el tono frente a la oposición
-
Los artistas callejeros, contra la nueva ordenanza de terrazas de Bilbao: "Esta puede ser nuestra extinción"
-
Asilo Bolibar: un legado y un patrimonio al servicio de Areatza