Berrizko Udalak udal titulartasuneko bi etxebizitza jarri ditu salgai, lehiaketa publiko eta prozedura irekiaren bidez, Margarita Maturana etorbidean. Goranzko lizitazioaren gutxieneko prezioa 182.335,60 eurokoa da 8, 1. F zenbakiaren kasuan (zergak edo eskualdatzearen ondoriozko gastuak kontuan hartu gabe), eta 147.557,90 eurokoa 16, 1. D zenbakiaren kasuan. Eskaintzak aurkezteko epea ekainaren 1ean amaitzen da.

Baldintza-agiriak jasotzen duen bezala, udal jabetzako higiezinak Margarita Maturana etorbideko 8. eta 16. zenbakian daude. 8. zenbakiko etxebizitzak bi logela, egongela, bainugela, terraza, sukaldea, esekitokia eta 61,30 m²-ko azalera erabilgarria ditu. 16. zenbakikoak, berriz, 59,63 m² ditu, eta egongela, bi logela, sukaldea, bainugela eta terraza ditu.

Etxebizitza bakoitzak, gainera, bere garajea eta trastelekua ditu.

Interesa duten pertsonek Udaleko hirigintza arloarekin harremanetan jar daitezke 94 682 75 29 telefono zenbakiaren bidez, informazioa jasotzeko eta higiezinak ikusteko bisitak hitzartzeko.

Lizitazio berri horri buruzko dokumentazioa, prozedura ireki bidezko besterentzea, Euskadiko Kontratazio Publikoaren plataforman dago argitaratuta, eta bertan dago eskuragarri informazio guztia.