Barakaldok Lasesarreko kirol anitzeko pista estaliko du
Obrak 2026 honen bigarren erdian hastea aurreikusten da
Barakaldoko Udalak 1,2 milioi euro inguruko aurrekontua bideratuko du Lasesarreko kiroldegiaren kanpoko kirol anitzeko pistan estalki berri bat egiteko. Astearte honetan goizean, martxoaren 24an, proiektua aurkeztu egin du Amaia del Campo alkateak.
Jarduera horri esker, kirol-espazio horren etengabeko erabilera bermatu ahal izango da, baldintza meteorologikoak alde batera utzita, eta, horrela, Lasesarreko kiroldegiko erabiltzaileek erabiltzeko aukera gehiago izango dute. Esku-hartzeak 1.085 metro koadro inguruko estalki bat eraikitzea aurreikusten du, jolasgunea babesteko eta oztoporik gabeko espazio garden bat sortzeko diseinatua, kirol-instalazio ireki baten berezko funtzionaltasunari eta erabilera-kalitateari eutsiko diona.
Diseinuak geometria angeluzuzeneko egitura arin bat aurreikusten du (47,56 x 23,45 metro), sandwich paneleko sistema baten bidez ebatzia, eraikuntza-eraginkortasuna eta iraunkortasuna bermatzen dituena. Gainera, barrutiak alboko babes bat izango du, aluminio mikrozulatu lakatuzko metalezko xafla zurien bidez, haizearen eragina murrizteko, aireztapen naturalari eta ingurunearekiko ikus-harremanari uko egin gabe.
Egiturari dagokionez, estalkia paraleloan jarritako altzairuzko zertxa metalikoetan bermatuko da, eta metalezko zutabe inklinatuetan oinarrituko den erretikula bat eratuko da. Elementu horiek, "V" forman antolatuta, egonkortasuna ekarriko dute, eta arkitektura-irudi modernoa eta ezagutzeko modukoa emango diote multzoari.
Ingurunearen hobekuntza integrala
Proiektua ez da soilik estalkia instalatzera mugatzen, baizik eta espazioaren gaineko jarduketa integral bat barne hartzen du. Hala, honako lan hauek ere egingo dira: lurrak mugitzea eta aurretiko indusketak, zimenduak behar bezala jartzeko beharrezkoak direnak; lehendik dauden udal-zerbitzuak berrantolatzea eta, hala badagokio, desbideratzea, hala nola saneamendu, hornidura edo kanalizazio-sareak; egituran integratutako argiztapen-sistema berri bat instalatzea, gauez kirola egiteko argiztapen homogeneo eta egokia bermatuko duena.
Obrak eragindako zoladurak eta zoruak berritzea; kirol eta hiri-altzariak jartzea; ingurunea egokitzea eta garbiketako azken lanak egitea. Era berean, perimetro-hormatxo bat egitea ere aurreikusten da, espazioaren izaera funtzionala eta soziala indartzen lagunduko duena, auzo-elkargune gisa erabiltzea erraztuz.
Epea eta aurrekontua
Esan bezala, arduerak 1,2 milioi euroko aurrekontua du, eta obrak hasten direnetik 8 hilabeteko egikaritze-epea.
Proiektu honekin, Udalak bizilagunen eskaera bati erantzuten dio eta udal kirol instalazioak hobetzeko konpromisoa indartzen du, urte osoan zehar kirola baldintza egokietan egitea sustatuz.
Temas
Más en Bizkaia
-
Amorebieta-Etxano acogerá en junio el Campeonato de Euskadi de bolo
-
Egurtek volverá al BEC en octubre con su XXI edición centrada en la arquitectura de madera
-
“Fuimos los primeros en protegerla”: el Delta Duo defiende a una árbitra menor agredida en Basauri
-
Durango impulsa el proyecto del nuevo Centro de Mayores