Apirilaren 26an, igandea, ospatuko da Galdakaoko Herri Krosaren hamalaugarren edizioa. Aurrekoetan bezala, lasterketa Urreta inguruan egingo da, goizeko 11:00etatik aurrera.

Galdakao Atletismo Taldeak Udalaren laguntzarekin antolatzen duen probak izaera irekia eta parte hartzailea mantentzen du. Kirola maiztasunez egiten dutenentzat zein halako ekitaldietan lehen urratsak egin nahi dituztenentzat pentsatuta dago.

Izen ematea apirilaren 1ean irekiko da, asteazkena, eta probaren webgune ofizialaren bidez egin beharko da. Apirilaren 23a baino lehen izena ematen dutenek 10 euro ordainduko dute; lasterketaren egunean bertan izena emanez gero, berriz, 15 euro. 2012tik aurrera jaiotakoek eta kategoria paralinpikoan parte hartzen dutenek ez dute ordaindu beharko apirilaren 23a baino lehen izena emanez gero, baina, egunean bertan izena ematen badute, 5 euro ordaindu beharko dute.

Galdakaoko Herri Krosaren XIV. edizioaren kartela. G. U.

Parte hartzaile bakoitzak kamiseta bat jasoko du oroigarri gisa dortsalarekin batera, eta, lasterketa amaitzean, jaki eta freskagarriekin poltsa bana ere jasoko dute guztiek. Horrez gain, parte hartzaileek Urretako kiroldegiko aldagelak erabili ahal izango dituzte.

Bestalde, ekitaldia behar bezala garatzeko, ez da onartuko animaliekin parte hartzea.

Kategoriak eta sariak

Lasterketa kategoria eta distantzia ezberdinetan egingo da, parte hartzaile guztien beharretara egokitzeko eta jardunaldiaren garapena errazteko. Zirkuitua 1.927 metrokoa izango da, Urreta inguruan, zoru asfaltatuan