Erosketa-bonuen kanpaina jarriko da martxan Markina-Xemeinen
Establezimenduek martxoaren 23tik 29ra bitartean eman beharko dute izena
Markina-Xemeingo Udalak ‘MX Bonua 2026’ erosketa-bonuen kanpaina jarriko du martxan udaberri honetan, herriko txikizkako merkataritzan kontsumoa sustatzeko eta tokiko ekonomia indartzeko asmoz.
Ekimen hau udalerriko saltoki guztiei zuzenduta dago eta herritarrek 15 euroko erosketak egin ahal izango dituzte soilik 10 euro ordainduta, 16 urtetik gorako pertsonei bideratutako deskontu zuzen baten bidez.
Aurtengo kanpainak arreta berezia jarriko du Alde Zaharrean. Inguru horretan egiten ari diren obrek merkataritzan eragindako eragozpenak konpentsatzeko, bertako establezimenduek bonu kopuru handiagoa izango dute eskuragarri. Horrela, jarduera ekonomikoa orekatu eta obren eragina arindu nahi du Udalak.
Parte hartu nahi duten establezimenduek martxoaren 23tik 29ra bitartean eman beharko dute izena. Horrez gain, atxikitako saltokiek apirilaren 9an egingo den prestakuntza-saioan parte hartu beharko dute, kanpainaren kudeaketa egokia bermatzeko.
Ekimen honek Udalaren eta 'Hemen be bai' merkatari elkartearen babesa du, herria bizirik mantentzeko helburuarekin.
Temas
Más en Bizkaia
-
En imágenes: conferencia del fotógrafo Antoine d'Agata en el Museo de Bilbao organizada por Blackkamera con el apoyo del Instituto Francés
-
Un desprendimiento impide el acceso al bidegorri Lea Ibilbidea
-
'Hitzez eta Ahotsez' herri ekimena Durangora itzuliko da
-
El PNV de Ondarroa propone un plan integral para la renovación de parques infantiles