Barakaldok 3.496 euro eman dizkio 'La Cuadri del Hospi' proiektuari
"Euro bakoitzak balio du minbiziaren aurkako borrokan, eta izotz-pistaz gozatu zuten pertsonek ordaindu zuten elkartasun-sarrera horrek ahalik eta helmuga onena izango du", adierazi du Amaia del Campok
Astelehen honetan goizean, martxoaren 9an, Barakaldoko Udalak, Amaia del Campo alkatearen bitartez, 3.496 euro eman dizkio 'La Cuadri del Hospi' proiektu solidarioarioaren arduradunei, hau da, Gabonetan jarritako izotz pistako sarrerekin bildutako diru guztia.
Zehazki, gaur emandako diruari esker, minbizia duten haurrentzako gimnasio bat jarriko da elkarteak Gurutzetako Ospitalean duen lokalean.
"Ikerketaren alde bildu daitekeen euro bakoitza oso garrantzitsua da, eta, gainera, Gurutzetako Ospitalean sortu zen `La Cuadri del Hospi' bezalako ekimen baterako bada, poztasuna bikoitza da", esan du alkateak zenbatekoa kolektiboko arduradunei eman ostean. "Izotz pistaz gozatu zuten pertsonek ordaindu zuten euro sinboliko horrek ahalik eta helmuga onena izango du", ziurtatu du.
Izotz patinajeko pista
Herriko Plazan kokatutako aire zabaleko izotz patinajeko pista izan zen Barakaldoko Udalak bultzatutako Gabonetako jardueren programaren berrikuntza nagusietako bat. Aretoa abenduaren 20tik urtarrilaren 5era arte egon zen zabalik, eta saio bakoitza, web plataforma baten bidez edo pistako leihatilan bertan erreserbatu behar zena, pistan ordu erdiko patinajea egiteko eskubidea ematen zuen euro baten truke.
Magia-saioak eta kontzertuak
Proposamen berritzaile hori beste jarduera batzuekin osatu zen, hala nola kaleko magia-saioekin eta musika-kontzertuekin, eta oso harrera ona izan zuen publiko guztien artean, batez ere familien artean. Gainera, baldintza klimatologikoak oso onak izan ziren pista ia egunero irekita edukitzeko.
"Bildutako diru kopuruaz gain, uste dut `La Cuadri del Hospi' bezalako proiektu bati laguntzea Gabonak bezalako garai seinalatuetan, gure senideen falta nabariagoa den garaietan, garrantzi berekoa dela", amaitu du alkateak.