Datorren asteazkenean, urtarrilaren 28an, Durangoko Udalak BATUZ sistemari buruzko formazio-saio bat eskainiko die udalerriko elkarteei eta eragile ekonomikoei, araudi fiskal berrietara egokitzen laguntzeko konpromisoan. Saia arratsaldeko 18:30ean egingo da, Elkartegiko Ekitaldi Aretoan. Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatzen du sistema berri hau.
BATUZ Bizkaiko Foru Ogasunak zerga arloko kontrola eta laguntza hobetzeko garatutako estrategia da. Sistema hori 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera nahitaez bete behar dute erakunde guztiek, baita irabazi asmorik gabeko elkarteek ere, haien tamaina edo jarduera bolumena edozein dela ere.
Sistema ulertzen eta behar bezala ezartzen laguntzeko, Udalak, aldez aurretik, informazioa helarazi die Durangoko elkarte guztiei, sistemaren funtsezko alderdiak azalduz. Hala ere, eta azalpen hurbilago bat jaso nahi duten erakundeen hainbat eskaera jaso ondoren, Udalak beste urrats bat eman du, eta aurrez aurreko formakuntza saio bat antolatu du, La Tercera Pata erakunde espezializatuaren laguntzarekin.
Esan bezala, formakuntza urtarrilaren 28an izango da, asteazkena, arratsaldeko 18:30etan Elkartegiko Ekitaldi Aretoan eta gutxi gorabehera bi orduko iraupena izango du.
Saioan, BATUZ sistemaren alderdi nagusiak modu argi eta praktikoan jorratuko dira, banakako elkarte, negozio eta jarduera ekonomikoetarako dituzten inplikazioak barne, eta gune bat prestatuko da bertaratutakoen zalantza eta galdera zehatzak argitzeko.
Durangoko Udalak elkarte guztiei formakuntza honetan honetan parte hartzeko gonbita luzatzen die.