Síguenos en redes sociales:

Beteranoen trinkete txapelketa asteburuan Lekeition

Binaka eskuzko beteranoen trinkete txapelketa urtarrilaren 18an hasiko da 6 bikoteekin

Beteranoen trinkete txapelketa asteburuan LekeitionLekeitioko Akarregi kluba

Datorren igandean, urtarrilak 18, Lekeitioko Akarregi klubak antolatutako Eskuz Binakako Txapelketa hasiko da. Aurten XX. edizioa ospatuko da eta guztira 6 bikotek eman dute izena 4 Master 40 eta 2 Master 60 mailetan.

40-59 urte bitarteko Master 40ko partidak goizeko 10.00etan hasiko dira Lekeitioko Lander eta Mendaroko Egaña Latxi gernikarraren eta Foruko Madariagaren aurka. Faborito bezala, Lander iazko txapelduna izan zen eta Egaña txapeldunordea.

Bestalde, 10.45ean, Bergarako Rober eta Mallabiko Telleria, Goizuetako Apeztetxea Etxezarraga berriztarraren aurka. Oreka espero da partida honetan eta Goizuetako nafarraren jokoa ikusteko, Trinketean jokatuko duen lehen aldia izango baita.

Bukatzeko, Master 60ko partidak (60tik aurrera) goizeko 11.30etan hasiko dira Debako Asti eta Berazaren eta Gartzaroko Jaunarenaren eta Lekeitioko Fosterren arteko partidarekin. Oraingoan, Asti da txapelketako liderra 71 urterekin, baina oraindik ere sasoian dago.