Ermua Antzokiak gogotsu hasi du 2026a. Aurreko urtean bezala, lau film eskainiko ditu aurten ere bati ostegunetik igandera bitartean. Aste honetako filmak ‘Ciudad sin sueño’, ‘La larga marcha’, ‘Playa de Lobos’ eta ‘Tigre galdua’ izango dira.

Osteguneko zineklubean, 20:30ean, ‘Ciudad sin sueño’ filma ikusteko aukera izango dugu. Guillermo Galoek zuzendutako ekoizpen espainiarra, 97 minutuko iraupena duena. Drama soziala da, Cañada Real delakoan kokatua. Toni 15 urteko mutil ijitoaren bizitza kontatzen du. Europako kokaleku irregular handienean bizi da, Madril kanpoaldean. Txatarreroen familia bateko kide izateaz harro, aitonari jarraitzen dio nonahi. Film onenaren saria Dohako jaialdian (Quatar).

Zine komertzialari dagokionez, larunbatean 19:30ean eta astelehenean 20:30ean, hurrenez hurren, ‘La larga marcha’ filma proiektatuko da. Francis Lawrencek zuzendutako ekoizpen iparramerikarra da; beldurrezko thriller distopikoa. Sinopsiak adierazten du, etorkizun distopiko batean, ehun nerabek ‘Martxa luzea’ izeneko lehiaketa bortitz batean parte hartzen dutela. Parte-hartzaileek atsedenik gabe ibili behar dute: gelditzen badira edo abiadura murrizten badute, hil egiten bitira.

Asteko bigarren proposamen komertziala Javier Veigak zuzendutako ‘Playa de lobos’ filma da. 97 minutuko iraupena duen ekoizpen espainiarra da. Intrigazko komedia honen sinopsiak zehazten duenez, Manuk hondartzako txosna batean lan egiten du, eta Klaus azken etzalekutik ipurdia altxatu nahi ez duen turista da. Itxuraz, erabat kontrajarriak diren bi gizonen ustekabeko topaketa da. Baina Manu susmatzen hasten da Klaus ez dagoela hondartza horretan kasualitatez, eta ez dela esaten zuena. Dani Rovira, Guillermo Francella eta Antonia San Juan aktoreek lan egiten dute.

Azkenik, publiko gazte eta familiarrarentzako saioan, ‘Tigre galdua’ animaziozko zinta eskainiko da euskaraz. Abenturazko eta akziozko marrazki bizidunak. Teo umezain borrokalari familia zalapartatsu batek adoptatu zuen eta bizitza bikaina du. Hala ere, abentura epiko batean murgilduko da bere herentziarekin berriz konektatzeko eta bere jaioterria suntsipenetik salbatzeko.