Urtarrilertik aurrera garatuko dituen tailerren programazioa aurkeztu berri du Abadiñoko Jabekuntza Eskolak. Oraingo honetan, proposamen praktikoak, bizipenezkoak eta eraldatzaileak bilduko ditu.
'Nik ere konpontzen dut', Mindfulness edo Risoterapia tailerrek, eguneroko trebetasunen ikaskuntza zaintza emozionalarekin eta gozamen kolektiboarekin uztartuko dituzte. Genero-estereotipoak haustea, norberaren konfiantza indartzea eta nork bere burua zaintzeko eta elkarri laguntzeko guneak sortzea bilatzen duten hiru ekimen horiek.
Nik ere konpontzen dut: iturgintza eta elektrizitatea
Tailer praktiko honen helburua etxeko konponketa txikiak egiteari beldurra galtzea da. Tantaka dabilen txorrota edo entxufe hondatu bat konpontzea, esaterako. Ikasturtean zehar oinarrizko tresnak eta materialak erabiltzen ikasiko da, arazo komunak identifikatzen eta konponbideak aurkitzen, estereotipo matxistei aurre eginez eta eguneroko bizitzan autonomia eta konfiantza sustatuz.
- Datak: Ostegunero, urtarrilaren 8tik otsailaren 19ra.
- Ordutegia: 10:30 – 12:30.
- Hezitzailea: Ana Oceja Uribe.
- Hizkuntza: Gaztelania.
- Lekua: Txanporta Kultur Etxea (Pintura gela).
Mindfulness, ongizatea eta barne-indarra
Estres fisikoa, emozionala edo mentala sentitzen duten emakumeei zuzenduta, ikuspegi feminista duen mindfulness ikastaro honek gorputza eta burua kontzienteki zaintzeko tresnak eskaintzen ditu. Tailerrak ongizatea proposatzen du praktika politiko, indibidual eta kolektibo gisa, une honetan presente egoteko eta lasaitasun eta barne sendotasuneko espazioak eraikitzeko gaitasuna entrenatuz.
- Datak: Ostegunero, urtarrilaren 15etik martxoaren 5era.
- Ordutegia: 17:00 – 19:00.
- Dinamizatzailea: Mertxe Arratibel Ibarruri.
- Hizkuntza: Gaztelania.
- Lekua: Txanporta Kultur Etxea (Ganbara).
Risoterapia: gozamenaren eta plazeraren bidez
Tailer honek autoezagutzarako eta gozamenerako umorea proposatzen du. Barrearen, jolasaren, dantzaren eta talde-interakzioaren bidez, plazera eta sentsualitatea aztertuko dira, bizitzeko poza pizteko eta parte-hartzaileen arteko loturak sendotzeko.
- Datak: Astelehenero, urtarrilaren 19tik martxoaren 9ra.
- Ordutegia: 18:00 – 20:00.
- Dinamizatzailea: Amaia Reyes Rastroyo.
- Hizkuntza: Gaztelania.
- Lekua: Errota Kultur Etxea.
Izen-emateak
Tailer bakoitzak 10 euroko prezioa du (5€ hobariarekin). Interesa izanez gero, bete ondorengo formularioa.
Era horretara, Abadiñoko Jabekuntza Eskolak prestakuntza irisgarri eta eraldatzailearen aldeko apustua egin nahi du, egunerokotasunetik eta kolektibotasunetik abiatuta berdintasuna, autonomia eta ongizatea sustatuz.