Datorren ostiralean goizean, abenduaren 26an, irekiko ditu ateak Portugaleteko Umeen Gabonetako Parkeak (UGP). Udalak laugarren urtez jarraian jarri du martxan etxeko txikienen aisialdirako proposamen hau. Aurrekoetan bezala, Santa Maria ikastetxeko kiroldegian egongo da kokatuta. Ekitaldi hau urtarrilaren 4ra arte egongo da zabalik, eta kokapen hau, Zubi Alde erabilera anitzeko gune bihurtzea ahalbidetuko du.

​​​14 urte arteko haurrei egongo da zuzenduta eta goizez eta arratsaldez zabalik egongo da (10:30etik 14:00etara eta 17:30etik 20:30era), abenduaren 31n izan ezik, goizez bakarrik irekiko baita, eta Eguberri eta Urteberri egunetan, horietan itxita egongo da. Sarrera Hermanos Ubao kaletik egingo da, eta, aurreko edizioan bezala, ordu eta erdiko iraupena duten txanden bidez funtzionatuko du, erabiltzaileen txandakatzea errazteko, eta gehienez heldu bat egongo da adingabe bakoitzeko.

​​​Guneak proposamen zabala eskainiko du, dibertsioa eta ikaskuntza uztartuko dituena adin ezberdinetara egokitutako jarduerekin. Talde bakoitzak bere lekua izan dezan, ekintzak adinaren arabera egongo dira banatuta eta hauen artean puzgarriak, mahai-jokoak, eskulanen tailerrak, kontsolak eta errealitate birtuala izango dituen multimedia gunea aurkituko dira. Gainera, euskararen erabilera modu ludikoan sustatutako da eta berdintasunarekiko konpromisoa indartuko da, arreta elebiduna eta gehienbat emakumezkoa emango duen lan taldea izanik.

​​​​Umeen Gabonetako Parkea familia-aisialdirako alternatiba gisa finkatu da, Portugaleteko haurren eta gazteen gozamena eta hezkuntza-garapenerako pentsatuta dagoena.