Gernika-Lumo berriz ere gastronomia tradizionalaren erdigune bihurtuko da abenduaren 21ean, Euskadiko XLVIII. barraskilo-txapelketa ospatuko baita, bere kategorian erreferentziazko hitzordua dena. Merkatuko plazan egingo den lehiaketak ehun bat kazola eta zale ugari bilduko ditu, euskal sukaldaritzako plater errotuenetako baten bueltan.
Jardunaldia 10.00etan hasiko da, eta betiko lez bi lehiaketa-modalitate izango ditu. Alde batetik etxean aurrez prestatutako kazolena eta bestalde, plazan bertan egindakoena, parte-hartzaileek barraskiloak zuzenean prestatuko baitituzte ikusleen eta epaimahaiaren aurrean. Bigarren modalitate honetan, parte-hartzaile bakoitzak gehienez bi buztinezko kazola aurkeztu ahal izango ditu, bakoitzean gutxienez bi kilo barraskilorekin.
Gernika-Lumoko Udalak, ekitaldiaren antolatzaileak, sariak ezarri ditu bi kategorietan. Plazan egosteko modalitatean, lehen sariak 60 euro eta Gabonetako saski bat izango ditu, eta bigarrenak, berriz, 40 euro. Etxean prestatutako kazolen atalean sei sari banatuko dira gehienez, eta irabazlearentzat diru-kopuru berdina izango da. Epaimahaiaren erabakia 14.00ak aldera jakinaraziko da.