Aurreko edizioak izandako harrera bikaina kontuan izanda, Ermuko Udalak Gabonetako giroa piztuko du berriro Gabonetako erakusleihoen lehiaketarekin, aurtengo Gabonetako jarduera kanpainaren lehenengo ekintza izango dena.
Ermuan dauden ostalaritzako eta zerbitzuetako saltoki guztiek eman ahal izango dute izena lehiaketa honetan, edozein sektoretakoak direla ere. Horretarako, agiria bete beharko dute, abenduaren 4ko 15:00ak baino lehen. Lehiaketa gauzatu ahal izateko gutxienez 6 erakusleiho izena-eman beharko dute.
Lehiaketan parte hartuko duten erakusleihoek abenduaren 8rako muntatuta egon beharko dute eta horiek urtarrilaren 7ra arte mantendu beharko dira. Epaimahaiak erakusleihoak baloratzerakoanondorego gauzak hartuko ditu kontuan sormena, dekorazio-elementuak, argiztapena eta originaltasuna.
Lehiaketako epaimahaiak sari bakarra emango du, burdingintza lanaren iragana eta oraina balioesten dituen pispillu baten forja artistikoko eskultura batez osatua. Gutxienez 6 erakusleiho beharko dira lehiaketa hau garatzeko.
Bestalde, ‘Mar-Mar Teatro' konpainiak ‘Arrainak bihotzean' haurrentzako ikuskizuna taularatuko du gaur Ermua Antzokian, 17:00etatik aurrera. Emanaldia euskaraz izango da eta aproposa da 2 urtetik gorako ikusleentzat. Sarrerak 4 euro balio du eta aldez aurretik eros dezakegu Lobiano Kultur Gunean eta online Kutxabanken atarian. Obra Leire Bilbaoren ideia batean oinarrituta dago, eta Getari Etxegaraik zuzentzen du, Mar-Mar teatrorekin batera. Antzezleak Irene Hernando, Aritza Rodríguez eta Maitane Serrano dira.