Astero bezala, Ermua Antzokiak lau film proiektatuko ditu ostegunetik igandera bitartean. Aste honetan aukeratutako estreinaldiak 'Recién nacidas' film belgikarra, 'La deuda' film komertziala, Scott Cooperren 'Springsteen: deliver me from nowhere' eta animaziozko 'Tom y Jerry. Aventura en el tiempo' izango dira.

Osteguneko zineklubak Jean-Pierre eta Luc Dardenne zuzendarien 'Recién nacidas' film belgikarra eskainiko du, 104 minutukoa. Nerabezaroko amatasunari buruzko drama da. Jessica, Perla, Julie, Ariane eta Naïma ama gazteentzako aterpe batean bizi dira. Egoera zailean hazi ziren bost nerabe dira, beraientzat eta haien seme-alabentzat bizitza hobea eraikitzeko borrokatzen dira. Gidoirik onena, 2025eko Cannes jaialdian.

Zine komertzialaren atalean, larunbateko 19:30ean eta asteleheneko 20:30ean, ‘La deuda' filma ikusi ahal izango dugu, Daniel Guzmanen gidoiarekin eta zuzendaritzarekin. Zahartzaroari buruzko thriller dramatikoa da, 115 minutu irauten duena. Lucas, 47 urteko gizona eta Antonia, adineko emakumea, hiriko erdiguneko etxebizitza batean bizi dira. Zailtasun ekonomikoak izan arren, Lucas eta Antonia maitasunez, ilusioz eta umorez bizi dira. Bere bizitza egunerokotasunean igarotzen da inbertsio-fondo batek eraikina erosi eta pisu turistiko bihurtu nahi izan arte.

Asteko bigarren zine komertzialeko proposamena 'Springsteen: deliver me from nowhere' da. Scott Cooperrek zuzendutako ekoizpen iparramerikarra da, bi ordu irauten duen biopic-a. ‘Nebraska 'diskoaren ekoizpenari buruzko drama biografikoa da. Bruce Springsteen mundu mailako ospearen hastapenetan dagoen musikari gaztea erakusten du, arrakastaren presioak iraganeko mamuekin adiskidetzen saiatzen dena, historiara pasako den albuma taxutzen duen bitartean: Nebraska. Larunbatean 22:00etan eta igandean 19:30ean ikusi ahal izango dugu.

Azkenik, gazteentzako igandeko saioan, 17:00etan, ‘Tom y Jerry. Aventura en el tiempo' marrazki bizidunetako pertsonaia dibertigarriekin. Denboran zeharreko bidaia-komedia da, akzioz eta umorez betea.