Bizkaiko hainbat udalerrietan egon ostean, Artearen Ibilbidea erakusketa ibiltaria Durangora helduko da abenduaren batera. Hala, udalerria aire zabaleko museo bihurtuko da hilaren 8ra arte.

Erakusketa ibiltari hau BBKren eta Bilboko Arte Ederren Museoaren arteko elkarlanaren emaitza da. Artea eta kultura Bizkaira eta bizkaitarrengana hurbiltzea du helburu, espazio publikoetan kalitate handiko artelanen erreprodukzioen bidez. Durango bertoko udalarekin batera egindako lankidetzari esker iritsi da.

'Historia Hilezkorrak' lelopean, erakusketa Busturiako Ezkurdi plazan ikusi ahal izango da, eta gai horrekin zerikusia duten zenbait artelan esanguratsuren erreprodukzioak izango ditu, jatorrizko obrak Bilboko Arte Ederren Museoan daudelarik. Dagozkien azalpen-audioak (euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez) telefono mugikorretan doan deskargatu ahal izango dira QR kode baten bidez. 

Herriz Herri, gizarte-eragin positiboa Bizkaian

Lehenengo edizioan izandako arrakastaren ondoren, BBK-k berriro jarri du abian Herriz Herri proiektua. Ekimen ibiltari horren helburua Bizkaian ahalik eta udalerri gehienetara iristea da, aukera-berdintasuna, gizarteratzea eta garapen jasangarria sustatzen dituzten eta 2030 Agendarekin eta GJHekin bat egiten duten proiektuak elkarrekin lantzeko. Dagoeneko Bizkaiko 61 udalerrik bat egin dute ekimenarekin. 

Proiektu honekin, BBK-k bizkaitarren kohesioarekin eta ongizatearekin duen konpromisoa erakusten du, eta katalogo berritua aurkezten du; hor, Artearen Ibilbideaz gain, lurraldeko hainbat udalerritan gauzatuko diren ekimen berriak jasotzen dira: kolektibo hori motibatzeko eta berdintasuna eta tratu ona bultzatzeko gazteei zuzendutako proposamenak; emakumeari, inklusio edo gizarteratzeari edo kulturartekotasunari buruzko gaiak lantzeko ikaskuntza-komunitateak; klima-aldaketari buruz kontzientziatzeko ziklo bat; eta 2030 Agendaren inguruan sentsibilizatzeko haurrentzako tailer ludikoak.