URAk 2,4 milioi euro inbertituko ditu Estepona ibaian, Bakio uholdeetatik babesteko eta klima aldaketara egokitzeko
Esku hartzea 'LIFE IP Urban Klima 2050' ekintza klimatikoko Europako proiektuaren barruan dago eta 2.482.125,42 euro euroko inbertsioa eta zortzi hilabeteko egikaritze epea beharko ditu
URA Uraren Euskal Agentziak lanak hasi ditu Estepona ibaian, Bakio (Bizkaia) uholdeetatik babesteko eta klima aldaketara egokitzeko. Esku hartzea 'LIFE IP Urban Klima 2050' ekintza klimatikoko Europako proiektuaren barruan dago eta 2.482.125,42 euro euroko inbertsioa eta zortzi hilabeteko egikaritze epea beharko ditu.
URAk jakinarazi duenez, Estepona ibaiaren uholde arrisku handiko eremuen kartografiaren arabera, Bakioko hirigunea uholde arrisku handiko eremu batean dago, eta Bakea eta Solozarre eremuak hamar urteko errepikatze denborako uholde arriskuko eremuan.
Horrela, barne padura bat sortuko da Bakea eremuan (marea eragina duena), eta, naturan oinarritutako irtenbideen bidez, urez bete daitekeen baso bat sortuko da Bakea eta Solozarre barruko parkeetan. Espazio horiek erabilera publikoko parke gisa egokituko dira ur gutxiko sasoietan.
Hala, ibaiari espazioa itzuliko dio, prozesu fisikoak eta biologikoak berreskuratzeko aukera emanez eta ibai eta kostaldeko uholdeek udalerrian aldizka eragiten duten inpaktu konbinatuari aurre eginez.
Horren guztiaren ondorioz, aurreikuspenen arabera, obrek sei hektarea murriztuko dute 100 urteko errepikatze denborako uholdeen emariek hartzen duten azalera Bakean eta Solozarren, eta, batez beste, horri lotutako kalte ekonomikoak urtean 0,24 milioi euro gutxiago izango dira.
Eremuaren hobekuntza hidraulikoaz zein Bakiok klima aldaketaren aurrean duen erresilientziaz gain, flora inbaditzaileko espezieak desagerrarazteko eta klima aldetik egokitutako espezie autoktonoak landatzeko lanak aurreikusten dira.
Temas
Más en Bizkaia
-
Feria de Turtzioz: “Estas celebraciones ayudan a reunir a la comunidad”
-
Lara Izagirre suma tres premios por ‘El Regalo’ e inicia el rodaje de ‘Yerma’, su tercera película
-
A contrarreloj por un piso de estudiantes en Bilbao: "Hay pisos que llegan a 2.000 euros"
-
Lezama recibirá 20.000 euros anuales por la cesión de suelo