Abanto Zierbenako Udalak abian jarri du, bigarren urtez, Digitalizaziorako eta Herritarren eta Gizartearen Partaidetza Bultzatzeko proiektua, Bizkaiko toki-erakundeek 2025erako sustatutako herritarren eta gizartearen partaidetzarako proiektuetarako foru-dirulaguntzen programa.

Digitalizazio Proiektuaren bidez, herritarren parte-hartzea eta udal-kudeaketan ahalik eta gardentasun handiena bermatzeko mekanismoak sustatzen dira, barne-kudeaketa hobetzearen aldeko apustua eginez, eta gure toki-administrazioa are tresna eraginkorragoa eta balio sozial handiagoa eta herritarrengandik hurbilago dagoena sortzeko gai izatea lortuz.

Udal-e-Administrazioaren zerbitzuen erabilera bultzatu nahi da, informazio publikoa eskuratzeko bitarteko digitalen ezagutzan eta hedapenean aurrera eginez, bai eta herritarrek, oro har, eta elkarte-mugimenduak, bereziki, Administrazioarekin duten partaidetza eta harreman digitalean ere.

Horrela, bada, Abanto Zierbenako elkarteetan lan egiten duten pertsonei zuzendutako lau saio dituen tailer bat aurkeztu da. Urrian egingo dira, KzGuneko lokalean (Bizkaia plaza 3, atzealdea), arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. 12 plaza eskaintzen dira prestakuntza-saio bakoitzerako.

​Saioetan trebetasun digitalak eskuratzeko lan egingo da, gizartearen eta udalaren arteko komunikazioa hobetzeko eta ziurtagiri digitalen bidez online izapidetzea errazago ikasteko. Horrela, XXI. mendeko erakunde publikoen erronka nagusietako bati helduko zaio. Interesa duten guztiek izena eman beharko dute 688 73 61 36 telefono zenbakiaren bidez. Izena emateko azken eguna urriaren 20a da. Eskaerek plaza kopurua gainditzen badute, zozketa bat egingo da hilaren 21ean.