Herritarren artean ohitura osasungarriak sustatu nahi ditu Galdakaoko Udalak, adin guztientzako biztanleei zuzendutako ekintzak proposatuz. Oraringo honetan, Udalak, kaleko kirolaren sustapenean espezializatuta dagoen Street Workout Together taldearekin elkarlanean, kalistenia jardunaldi berri bi antolatu ditu. Saioak Plazakoetxeko parkean egingo dira, 2021az geroztik bertan diziplina hau praktikatzeko espazio berezia baitago. Hitzorduak arratsaldean izango dira, eta adin eta maila guztietako pertsonentzat irekita daude, hasi berriei nahiz kirolari aurreratuenei zuzenduta.
Street workout-ak gorputzaren pisu propioa eta ingurunea erabiltzen ditu entrenatzeko, indarra, koordinazioa, malgutasuna eta oreka bezalako gaitasun fisikoak garatzeaz gain, elkarbizitza eta kirol praktika komunitatean bultzatuz. Plazakoetxeko parkeak 150 metro koadro inguruko eremua du, 13 eremu ezberdinekin ekipatuta, jarduera hau praktikatzea errazten dutenak.
Jardunaldi bakoitzean bi saio eskainiko dira, doan: lehenengoa, 12 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta, 17:00etatik 18:15era izango da; bigarrena, helduei zuzenduta, 18:30etik 20:00etara. Bi saioetan, monitore espezializatuek diziplina honetan hasteko edo teknika hobetzeko beharrezkoak diren aholkuak emango dituzte, maila guztietara egokituz.
Era berean, parte hartze parekidea eta irekia sustatuko da, talde mistoak eratuz eta emakume gehiagori street workout-a praktikatzera animatuz.
Parte hartzea doakoa da, baina aurretiko izena eman beharra dago data bakoitzerako eskuragarri dauden formularioen bidez: