Síguenos en redes sociales:

Eskolatik Antzokira kanpainak 7.200 ikasleri irekiko dizkie Barakaldo Antzokiko ateak

Kanpainak 9 ikuskizun eta 28 emanaldi izango ditu, eta unibertsitate aurreko hezkuntzan dauden ikasleei laguntzea du helburu

Eskolatik Antzokira kanpainak 7.200 ikasleri irekiko dizkie Barakaldo Antzokiko ateakB. U.

Astearte honetan goizean, Barakaldoko Udalak 3 urtetik 18 urte bitarteko 7.200 ikasle baino gehiagori Barakaldo Antzokiko ateak irekiko dizkien Eskolatik Antzokira izeneko kanpaina aurkeztu egin du. Aurtengo kanpainak 29 urte beteko ditu, eta maiatza arte luzatuko da. 9 ikuskizun eta 28 emanaldik osatuko dute.

"Eskolatik Antzokira; kultura-esperientzia eraldatzailea da. Gure helburua arte eszenikoen mundua haur eta gazteei hurbiltzea da, haien irudimena piztea, eta begirada kritiko, sentibera eta irekia garatzen laguntzea. 29 urte hauetan, milaka ikasle igaro dira Barakaldo Antzokitik, eta harro egoteko modukoa da ekimen honek hezkuntza-komunitatearen konfiantza izaten jarraitzea. Ikasturte honetan, beste behin ere, kalitate artistiko handiko proposamenak eskainiko ditugu, formatu eta hizkuntza desberdinetan, txikitatik kulturarekiko interesa lantzen jarraitzeko konpromiso sendoarekin ", adierazi du Rakel Olalla Barakaldo Antzokiko presidenteak.

Kronologikoki, lehen proposamena Gorakada euskal konpainiaren eskutik iritsiko da eta Moko, Indalecio Bizkarrondo "Bilintx" eskainiko du,enpatiari, errespetuari eta tolerantziari buruzko hausnarketa.

Ondoren, Bilboko Eidabe konpainiaren Amama. Gure amamek oparitzen diguten jakituria, pazientzia eta maitasunari omenaldia.

Ikasle nagusienek Nor naizen baneki Artedrama eta Axut! -ren koprodukziora bertaratu ahal izango dute. Antzerki baten indusketa arkeologikoa kontatzen du eta, aldi berean, bere pertsonaiek beren barne-bilaketa propioa egiten dute.

Aragoitik Alodeya konpainia etorriko da Rube -rekin. Proposamen horretan fisikak eta zirkuak umorearekin bat egiten dute Rube Goldberg-en makina bat sortzeko, domino-efektuak sortzen dituen makina, hain zuzen ere.

Ondoren, Kimu, natura eta irudimena uztartzen dituen ikuskizuna, Marie de Jonghen eskutik (2018ko Haur eta Gazteentzako Arte Eszenikoen Sari Nazionala).

Markeliñe konpainia zornotzarrak Hodei guztien ganietik taularatuko du, sinplea zena apartekoa bihurtzeko eta une bakoitza abentura bihurtzeko gonbidapena.

Hurrengo proposamena Granadatik iritsiko da La Maquiné konpainia entzutetsuarekin, eta Basatia naiz! ekarriko digu, gorila batek oihanean hazitako neskato baten istorio zirraragarria

Scrooge eta mamuak izango da iritsiko den hurrengo ikuskizuna. Dickensen Gabonetako ipuinaren bertsio bat, Khea Ziaterrek antzeztua.

Les Pinyes konpainia katalanak 2025-2026 ikasturteko eskola-kanpaina itxiko du, Ogi zati bat lanarekin. Elementu sinple batetik abiatuta sortutako ikuskizuna, FETEN 2024an Zuzendaritza Onenaren saria jaso zuena.

Hogeita zortzi emanaldietatik hogeita hiru euskaraz izango dira, bat gaztelaniaz, eta horietako 4-k ez dute testurik erabiliko.