Tabirako igerilekuek ia 50.000 bisitari jaso dituzte
Uztaila izan da jendetsuena, 16.703 erabiltzaileekin
Poz-pozik agertu da Durangoko Udala Tabirako udal igerilekuek uda osoan zehar eskaini duten zerbitzuarekin, ekainetik irailera bitartean, hau da, denboraldi osoan zehar, udalerriko espazio erabilienetako bat bihurtu baita. Denbora horretan, guztira 49.710 pertsonak erabili dituzte instalazioak, batez ere tenperatura altuak egin duten egunetan, udalerriaren topaleku, aisialdirako eta ongizaterako gune nagusietako bat direla berretsiz.
Esan bezala, eguraldi onak eta tenperatura altuak, zerbitzuaren hobekuntzek eta berdeguneen eta itzalguneen eskaintza zabalak lagundu dute Tabirako igerilekuek uda osoan zehar jendetza handia izaten. Durangoko Udalak positiboki baloratu du denboraldia, “datu hauek herritarren konfiantza islatzen dutela udal-zerbitzuetan, eta funtsezkoa dela espazio publikoak zaintzen eta hobetzen jarraitzea, pertsonen arteko harremanak eta deskonexiorako aukerak sustatzeko” azpimarratuz.
Hilabeteka aztertuta, uztaila izan da erabilera gehien izan duen hilabetea, guztira 16.703 sarrera izan baitira. Ekainan 15.878 erabiltzaile izan dira, eta abuztuan 14.254. Aipagarria da halaber, irailean ere, nahiz eta ohikoan lasaiagoa izan, lehen hamabostaldian 2.875 sarrera zenbatu izana.
Iker Txertudi Kirol zinegotziak eskerrak eman dizkie erabiltzaile guztiei udako denboraldian zehar erakutsitako konfiantza eta parte-hartzearengatik. Aldi berean, jakinarazi du Tabirako igerilekuetan berrikuntza integrala hasiko dela urritik aurrera, instalazioak hobetzen jarraitzeko helburuarekin.
Temas
Más en Bizkaia
-
Comienzan las obras de ampliación del patio de la escuela de Zaldibar
-
El PNV de Galdakao reclama "más ambición" al gobierno local en su política de vivienda
-
Basauri deleitará paladares con una nueva edición de la Pintxo Festa
-
El agua se cortará durante cinco horas en tres calles de Bilbao este miércoles