Irailaren 3an irekiko di Galdakaok jaietako kuadrillen txapelketan izena emateko epea
Sari banaketa hilaren 21ean izango da, Kurtzea plazan. Koadrilen bazkaria, berriz, irailaren 27an izango da eta sarrerak hilaren 23ra arte erosi ahal izango dira
Aurtengo Santakurtzetako prestaketa lanak amaitzen ari dira; egin beharreko gehiena prest dago hilabete baino gutxiagoan alaitasunak, musikak eta dibertsioak Galdakaoko kaleak girotzen hasteko. Herriko jai hauek irudikatzen dituen zerbait ba dago, herritarren inplikazioa da. Ez bakarrik programaren definizioan aktiboki parte hartzeagatik, baita koadrilek sortzen duten giroagatik ere, beren alaitasun eta sormenarekin jaiegunei bizitza handia ematen baitiete. Ildo horretan, kuadrillen arteko txapelketan izena emateko epea irailaren 3tik 10era egongo da zabalik.
Izen ematea Udalaren webgunearen bitartez (esteka epearen lehen egunerako aktibatuta egongo da) edo Torrezabal Kultur Etxeko bigarren solairura joanez egin daiteke, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era. Kuadrilla bakoitzak modalitate hauetako batean bakarrik eman ahal izango du izena:
- Koadrilen arteko XXIII. txapelketa, 38 froga ohiko formatuan
- III. Txapelketa Ttipia, froga gutxiago (8) eta lasaiagoak
- Gazte kuadrillen txapelketa
Lehenengo bi lehiaketetan, kuadrilla bakoitzak gutxienez 16 urtetik gorako 4 pertsona izan beharko ditu, eta Gazte kuadrillen lehiaketan, berriz, 12 eta 16 urte bitartekoak izan beharko dira partaideak. Gainera, probetan parte hartzeko kuadrillen jantzi edo kamiseta bereizgarria eraman beharko dute kideek.
Sariak, lehiaketaren oinarriak eta proben eguneroko emaitzak Udalaren webgunean argitaratuko dira, eta Torrezabal Kultur Etxean ere eskuragarri egongo dira. Ohikoa denez, probetan parte hartzeagatik lortuko diren puntuei proba bakoitzean lortutako sailkapenaren arabera lortutako puntuak gehitu beharko zaizkie:
- postua: 25 puntu
- postua: 20 puntu
- postua: 15 puntu
- postua: 10 puntu
- postua: 5 puntu
Horrez gain, lehia osasuntsuaren aurkako jarrerak zigortuko dituen ‘sari’ bat egongo da: Limoi Saria. Proba guztietan, antolakuntzak limoi bat edo gehiago banatu ahal izango dizkie arauak betetzen ez dituztenei, tranpak egiten dituztenei, epaimahaiaren iritzia errespetatzen ez dutenei, jarrera edo adierazpen diskriminatzaileak edo gainerakoekiko errespeturik gabekoak erakusten dituztenei, etab.
Jokabide horien ondorioz, datorren urteko lehiaketan 25 puntuko zigorra ezarriko zaio jaietan limoi gehien batzen dituen koadrilari, eta diru-sariren bat irabazten badu, sariaren erdia jasoko du soilik. Baina bada zigorra neurri handi batean saihesteko modu bat: sari banaketaren egunean, irailaren 21ean, Kurtzeko karpan irabazitako limoi guztien zukua edatea.
Koadrilen bazkaria
Bestalde, irailaren 27an koadrilen bazkaria egingo da Kurtzeko plazan. Lehen 8 kuadrillek tiketak izango dituzte, baina, pertsona gehiagok joan nahi izatekotan, irailaren 23ra arte erosi ahal izango dituzte sarrerak helbide elektroniko honen bidez: galdakaokojaibatzordea2020@gmail.com. Jaietan zehar txosnetan ere erosi ahal izango dira tiketak.