Datorren asteazkenean, irailak 3, Espainiako La Vueltaren 11. etapa Galdakaotik pasatuko da. Txirrindulariak bitan igoko dira Bengoetxetik Elorritxuetara, Bilbon hasi eta amaituko den ibilbidean. Horrek hainbat eragin izango ditu Galdakaoko herritarrentzat goizeko lehen ordutik.

Zehazki, 07:00etatik 16:45era bitartean ezin izango da Aperribai Bidea eta Sixta Barrenetxea (1 eta 26 zenbakien artean) kaleetako aparkalekuetan aparkatu. Gainera, kale horietan 14:30etik 16:45era trafikoa moztuta egongo da.

Egun horretan bertan, 14:30etik 16:45era bitarte, ibilgailuek Bengoetxeko aparkalekura sartu eta irtetea debekatuta izango dute.

Bestalde, irailaren 2ko (asteartea) 22:00etatik aurrera eta biharamuneko 16:45ak arte, trafikoa moztuta egongo da Ergoien auzoanBertako bizilagunek salbuespena izango dute, probaren egunaren 14:30ak arte zirkulatu ahal izango baitute.

Galdabusan eragina 

La Vueltaren 11. etaparen igarotzeak N-634 errepidean ere eragina izango du asteazkenean, irailak 3. Izan ere, 14:30etik 16:45era bitartean itxita egongo da Bilborako noranzkoan eta 15:30etik 16:45era Donostiarako noranzkoan.

Horren ondorioz, Galdabusen 1 lineak ere aldaketak izango ditu: probaren iraupenak dirauen bitartean, ibilbidearen erdia baino ez du egingo, Udaletxea eta Sixta Barrenetxea geltokien artekoa hain zuzen.

Galdakaoko Udaltzaingoak ahal den neurrian aipatutako errepideetatik motordun ibilgailuekin ez ibiltzeko eskatzen die herritarrei. Horrez gain, probaren garapenaren arabera trafikoan bestelako murrizketak ere izan daitezkeela ohartarazten du.